Oilasko-haragian amina biogenoak egoteak haurrei eragiten dien arriskuaren ebaluazioa

AESANen Batzorde Zientifikoak 3 urtetik beherako haurrek kontsumitutako oilasko-haragiarekin prestatutako elikagaietan amina biogenoen presentziaren ondoriozko elikadura-intoxikazioaren arriskua ebaluatu du, eta ondorioztatu du arrisku hori prebenitzeko kontrol-neurriak hartu behar direla, hala nola oilasko-haragia tenperatura egokian hoztuta mantentzea eta kontsumitu aurretik biltegiratuta egoen den denbora mugatzea.



Oilasko-haragi freskoan eta haragi freskoarekin prestatutako plateretan dauden amina biogenoen kontzentrazioa txikia da, eta kontsumoak ez luke arrisku nabarmenik ekarri beharko haurren osasunarentzat. Hala ere, gaizki kontserbatzeak amina biogenoak metatzea eragin dezake, elikadura-intoxikazioa izateko aukerak handituz.


EFSAk ez du Eguneko Ahorakin Onargarririk (EAO) ezarri gizakientzat amina biogenetarako, eta ez dago Erreferentziazko Dosi Akutuaren (ARfD) balioen proposamenik heldu edo haurrentzat. Heldu osasungarri eta anoa bakoitzeko ARfDren ustezko balioak bakarrik proposatu dira: 50 mg histamina eta 600 mg tiramina.

3 urte baino gutxiagoko haurrek gorputz-pisu txikia dute, eta gerta liteke euren sistema metaboliko eta entzimatikoak heldugabeak izatea; hortaz, bereziki sentikorrak dira substantzia toxikoekiko, amina biogenoak barne. Elikagaien segurtasuneko agentzien gomendioetatik abiatuta, erabaki da esposizio-mailak hamar aldiz txikiagoa izan beharko lukeela, hau da, gutxi gorabehera 3 urte baino gutxiagoko haurretan honelakoa izango beharko lukeela: 2,5 mg/kg histamina eta 60 mg/kg tiramina.

Kasu gehienetan, balio horiek Espainiako autonomia-erkidego batzuetako haurtzaindegietan elikadura-intoxikazioaren agerraldiak eragin dituzten kontzentrazioen azpitik daude.  

Hala ere, maila seguruak ezarri ahal izateko, hainbat gogoeta egin beharko lirateke:

  • Haurrek ez dute oilaskoa bakarrik jaten, eta amina biogenoen guztizko ingestioa handitu egin daiteke egunean zehar jaten dituzten beste elikagai batzuekin.
  • Izan daiteke haurrak zaurgarriagoak izatea amina biogenoen eraginarekiko, batez ere, euren detoxifikazio-sistemak heldugabeak direlako.
  • Ez da aintzat hartu ebaluatutako bi amina biogenoen (histamina eta tiramina) toxikotasunaren eragin indartzailea edo beste amina biogeno batzuek toxikotasunean izan dezaketen presentzia.

AESANen batzordeak ondorioztatu du, egitura eta osaera proteikoa direla eta, arrainaren ondoren, oilasko-haragia dela amina biogenoak garatzeko arrisku handiena duena, eta horretan eragina dute kalitate higieniko txikiko lehengaiek eta garraio- eta/edo kontserbazio-baldintzak desegokiak edo luzeegiak izateak, besteak beste.

Txitak hazteko ekoizpen-prozesu primarioek ez dute eragin gehiegirik haragian dauden amina biogenoaren mailetan, baina haragia ekoitzi eta prozesatzeko sistemek eragin handia izan dezakete kanalen kutsadura mikrobiologikoan, eta hori funtsezko eragilea da haragia kontserbatu eta biltegiratu bitartean amina horiek sortu eta metatzeko.


Ezinbestekoa da elikakate osoan zehar prebentzio-neurriak aplikatzea amina biogenoekiko esposizio-mailak murrizteko:

  1. Kalitate higieniko handiko lehengaiak hautatzea.
  2. Manipulatu eta prozesatzeko jardunbide egokiak aplikatzea.
  3. Hotz-katea zorrotz kontrolatzea.
  4. Stock-a kontuz kudeatzea eta menuak antolatzea.
  5. Sukaldeko eta manipulatzeko langileak prestatzea.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…