Elikagaietan organoartsenikoek duten arriskuaren ebaluazioa

EFSAk konposatu organoartsenikoko espezieen arriskua ebaluatu du, eta, identifikatutako ziurgabetasun guztiak aintzat hartuta, ondorioztatu da ez dela oso gertagarria artsenobetainarekiko (AsB) eta glizerolaren artsenoazukrearekiko (AsSugOH) elikagaien bidezko esposizioak kalteak eragitea gizakien osasunari. Bestalde, ezin izan da artsenolipidoen arriskua zehaztu, datuak eskasak baitira.


Zein dira konposatu organoartsenikoko espezieak?

Espezie horiek artsenikoari lotutako metilo taldeak dituzte, baina, gainera, artsenikoari lotutako talde organiko gehigarria dute, bi eta 40 karbono baino gehiago bitartean alda daitekeena; ondorioz, artsenikoak naturan duen espezie organiko konplexu ugari sor daitezke (200tik gora txosten hau idatzi den unean), eta horien ezaugarriak nabarmen alda daitezke batetik bestera.

Itsasoko elikagaietan aurkitu ohi dira, eta, nagusiki, artsenobetaina (AsB), artsenoazukreak eta artsenolipidoak hartzen dituzten barne.

Artsenobetaina

  • Ezin izan da AsB-ri buruzko erreferentzia-punturik ezarri, konposatuaren toxikotasunari buruzko datuak eskasak baitira. Hala ere, AsB-ak ez zuen aurkako eraginik izan karraskarietan errepikatutako dosiak eman ostean lortutako bi toxikotasun-probatan, eta ez zuen genotoxikotasunik eman in vitro probetan.
  • Ez dago pertsonetan egindako ikerketetako aurkako emaitzekin lotzeko adierazgarririk.
  • AsB-rako esposizio-maila handiena (pertzentila: 95) haurtxoetan aurkitu zen, 12,5 μg As/gorputz-pisuaren kg/eguneko zenbatespenarekin (AsB, oinarrizko artseniko giza adierazita).

EFSAk iritzi du proba nahikoak daudela ondorioztatzeko AsBa, egungo elikagaien bidezko esposizio-mailak aintzat hartuta, ez dela arriskutsua gizakien osasunerako.

Artsenoazukreak

  • Glizerolaren artsenoazukrerako (AsSugOH) 0,85 mg As/gorputz-pisuaren kg/eguneko erreferentzia-puntua (EP) ezarri zen, arratoietan funtzio kognitibo eta motorrerako BMDL10 balioetan oinarrituz.
  • AsSugOH-rako esposizio-maila handiena (pertzentila: 95), Nori/Laver alga gorriak kontsumitzen dituzten helduetan aurkitu zen, 0,71 μg As/gorputz-pisuaren kg/eguneko zenbatespenarekin (AsSugOH, oinarrizko artseniko giza adierazita); hortaz, MOE > 1.000 da, eta konposatua ez da arriskutsua osasunarentzat.
  • Ezin izan zen beste artsenoazukre batzuei buruzko ondoriorik atera, datu-faltagatik.

Artsenolipidoak

EFSAren txostenak ondorioztatu du ezin dela artsenolipidoen kasurako arriskua zehaztu, datu-faltagatik.

Artsenikoaren eta deribatuen arriskuaren ebaluazioa

EFSAk argitaratutako arriskuen ebaluazio berri honekin, elikagaietan artseniko organiko nahiz inorganikoaren arrisku-ebaluazioak bukatu dira, 2024. urte honetan zehar berriz ebaluatuz joan direnak:

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…