Euskadiko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetan I+G+B bultzatzeko laguntzak

Eusko Jaurlaritzak 1,6 milioi euro bideratuko ditu ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuak (I+G+B) finantzatzeko euskal nekazaritzaren eta elikaduraren sektorean

Enpresei I+G+Brako ematen zaizkien laguntzak dira I+G+B garatzeko tresna garrantzitsuenetakoak, ez soilik epe laburrera erantzuteko, baizik, nagusiki, enpresa-arloko ekimenak bultzatzeko eta zentro teknologikoekin elkarlanean jardun dezaten bultzatzeko, ikerketa-lanak azpisektoreen bitartez gara daitezen sustatuz.

Xedea

Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 7ko Aginduaren bidez arautzen dira EAEko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- zein akuikultura-produktuen sektoreekin lotutako oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko, garapen esperimentaleko eta “bideragarritasun-azterlanetako” proiektuen gastu eta inbertsioak eta “antolaketaren arloko berrikuntzetarako” jarduera eta proiektuak finantzatzeko laguntzen oinarriak.

Helburua

I+G+Brako laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta lankidetza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektorean.

Onuradunak

  1. Honako hauek izango dira oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetarako eta I+G+B proiektuekin lotutako bideragarritasun teknikoko azterlanetarako laguntzen onuradunak:
  • Enpresa txiki eta ertainak edo enpresa handiak, edozein forma juridiko dutela ere.
  • Elkarteak eta fundazioak.
  • Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak.
  • Zentro teknologikoak.
  • Ikerketarako eta ezagutzen zabalkunderako erakundeak.
  1. Hauek izango dira antolaketaren arloko berrikuntzako laguntzen onuradunak:
    • Enpresa txiki eta ertainak edo enpresa handiak, edozein forma juridiko dutela ere.
    • Elkarteak eta fundazioak.
    • Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak.

Epea

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdiaren oinarrien agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2019ko ekainaren 8tik uztailaren 9ra. Eskabidea sinatuta eta zigilatuta bidali beharko da, eskatutako agiriekin batera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzara.

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…