Euskadiko erakundeek eta agente sektorialek alferrik galdutako elikagai kopurua %50 murrizteko konpromisoa hartu dute

Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataformak laguntza, kontzientziazioa eta etengabe lanean aritzea eskatu du elikagaien xahuketa murrizteko.

Kalkulatzen da Euskadin 350.000 tona elikagai baino gehiago xahutzen dela urtean, eta helburua da kopuru hori erdira murriztea 2030. urterako.

Gaur agente publikoek eta pribatuek izenpetu duten manifestuaren helburua da esfortzuak batzea 2030ean alferrik galtzen ditugun elikagaiak %50 gutxiago izan daitezen.

Gaur, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek eta Elika Fundazioko zuzendari nagusi Arantza Madariagak Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma aurkeztu dute, eta erakundeen eta agente sektorialen 60 ordezkari inguruk bat egin dute “Elikagaien Xahuketarik ez Euskadin ” izeneko manifestuarekin.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila eta Elika Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa ez ezik, erakunde eta instituzio publiko eta pribatuek eta euskal elikagaien katea osatzen duten sektoreko hainbat agentek izenpetu dute manifestua, jakin badakite-eta elikagaien xahuketa murrizteko beharrezkoa dela elkarlanean aritzea, kontzientziatuta egotea eta lana etengabe egitea.

Manifestuarekin bat egin duten beste batzuk dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila; Osasun Saila; Bilboko, Donostia/San Sebastiango eta Gasteizko Udalak; Foru Aldundiak; Eudel; Kontsumobide; Ihobe, Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioa; Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiba Kooperatiben Federazioa; Euskadiko Elikaduraren Klusterra; hainbat operadore, hala nola Bizkaiko eta Gipuzkoako Ostalaritzako Elkartea, Mercabilbao, Eroski, UVESCO, Mercadona, Carrefour, Gastronomia Baska, Askora, Gasca Taldea, Lumagorri enpresa; ENBA eta UAGA sindikatuak; Azti zentro teknologikoa; hainbat prestakuntza zentro, hala nola Leioako Ostalaritza Eskola edo Basque Culinary Centre;  ENEEK kontseilu arautzailea; izaera sozialeko hainbat erakunde, hala nola Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazioa, Aunar Elkartea, Lagun Artea eta beste agente gehiago.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, Elika Fundazioaren bitartez, Elikagaien Xahuketaren aurkako Ekintzen Plan Multidiziplinarra lantzea proposatu du, lantaldeak eratzeaz aparte.[spacer height=”30px”]

Bilbo, 2018ko urriaren 03a

Eguneraketa data: 2025/08/22

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…