Euskadiko abeltzaintza-sektoreari zuzendutako Ardi- eta ahuntz-baztangari buruzko informazioa

Andaluzian eta Gaztela-Mantxan Ardi- eta ahuntz-baztanga fokuak agertu berri direnez (1968. urteaz geroztik Espainian desagerrarazitako gaixotasuna), EAEko agintaritza eskudunek informazio-triptiko bat egin dute, Euskadiko abeltzaintza-sektoreari gaixotasun hori agertu dela jakinarazteko, erne egon dadin eta gaixotasunarekin bateragarria den edozein zeinu kliniko edo sintomatologia zaindu ahal dezan, balizko foku bat modu goiztiarrean detektatu ahal izateko.

Gaixotasun horri aurre egiteko neurri nagusia abeltzaintza-ustiategietan ez sartzea da. Hori dela eta, ezinbestekoa da biosegurtasun-baldintza egokiak mantentzea ardi- eta ahuntz-ekoizpenarekin lotutako jarduera guztietan, bai eta abeltzaintzako zaintza-sistemen funtzionamendu egokia bermatzea ere.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru foru-aldundiek, Neikerren eta ELIKAren laguntzarekin, informazio-triptiko bat prestatu dute abeltzaintza-sektorea gaixotasun horren inguruan jakinarazteko eta sentsibilizatzeko, bai eta transmititzeko bide nagusiak, ardietan eta ahuntzetan eragiten dituen sintomak eta egin behar den eguneroko zaintza, eta biosegurtasun- eta mugimenduak kontrolatzeko -neurriak ere, gaixotasun hori euskal etxaldeetan sar ez dadin. Era berean, liburuxkan gaixotasunaren edozein susmo berehala jakinarazteko telefono-zenbakiak daude.

Estatu mailan gaixotasunaren gaineko informazio eguneratua

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) ohar informatiboa argitaratu du AABren azken agerraldi baieztatuari (Gaztela-Mantxan) eta erkidego horretan hartutako neurriei buruz.

AAB 2022/09/19an Espainian berragertu zen (Granadan), Espainian 1968tik desagerrarazi zen gaixotasuna izan arren. Lehengo foku hori berretsi ostean, beste foku batzuk detektatu dira Gaztela-Mantxan. Estatuan, berriz, 26 foku detektatu dira guztira (12 Granadan, 1 Almerian, 12 Cuencan eta 1 Ciudad Realen), Albaitaritza Zerbitzu Ofizialen zaintza indartuari esker; izan ere, erregelamenduetan jasotako kontrol-neurriak berehala hartu zituzten.

Joan den 2023/02/08an, AAB lehenengo aldiz baieztatu zen Ciudad Realen, 8.100 ardiko ustiategi batean. Egoera konpontzeko, berehala hartu dira bai legez ezarritako kontrol‑neurriak, bai birusaren kontrola indartzeko neurri gehigarriak, oso kutsakorra delako. Neurri berri bat hartu da; izan ere, eremu mugatu gehigarria Gaztela-Mantxako lurralde osora zabaldu da, Guadalajara probintziara izan ezik. Eremu horretan, honako muga hauek ezarriko dira:

  • Debekatuta daude mugimenduak, hiltzeko prozesukoak izan ezik (mugimendu guztiak gizendegitik hiltegira egingo dira zuzenean, ikuskapen klinikoa egin ondoren).
  • Garbiketa- eta desinfekzio-neurriak indartu dira hustutako ustiategietan.
  • Zaintza epidemiologikoa indartuko da: ikuskapena egitea eta laginak hartzea (listu‑isipuak) eragindako ustiategitik 20 kilometroko erradioan dauden ustiategietan edo fokuekin lotura epidemiologikoa dutenetan.
  • Hiltegietan hil aurreko eta osteko ikuskapena indartu da.
  • Animalien kontzentrazio-zentroak eta animalien tratulariak ofizioz birkalifikatuko dira, eta REGAn gizendegi izendapena jasoko dute.

Nabarmendu behar da AAB ez dela zoonosia eta haragiaren eta esnearen kontsumoak (horiek kutsatuta baleude ere) ez duelako inolako arriskurik ekartzen pertsonentzat.

Osasun-agintariek gogorarazi dute ezinbestekoa dela biosegurtasun-neurriak aplikatzea ardi- eta ahuntz-ustiategietan, bai eta animalien garraioan ere. Horrez gain, agintari eskudunei edozein susmoren berri eman behar zaie.

Eguneraketa data: 2025/08/19

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…