Europako Batzordeak murriztu egin ditu elikagaietan baimendutako artseniko-mailak, elikagaien segurtasuna areagotzeko

Batzordeak arau berriak ezarri ditu elikagaietako artseniko-kopurua murrizteko. Beste urrats garrantzitsu bat da elikagaietan dauden substantzia kimikoekin lotutako minbizi-arriskua mugatu edo ezabatzeko Europako Planeko helburuak lortze aldera.

Erabaki hori elikagaietan dagoen artsenikoak osasun publikoarentzat duen arriskuaren azken ebaluazioan (EFSA, 2021) oinarritzen da, eta estatu kideei elikagaietako artseniko-kopurua zaintzeko eskatu ondoren hartu da erabakia.

EFSAren irizpenaren ondorioak

  • Adin-kategoria guztietan, honako hauek izan ziren artseniko inorganikoarekiko elikagaien bidezko esposizioaren faktore nagusiak: arroza, arrozez egindako produktuak, eta arroza eta edateko ura dituzten zerealez egindako produktuak.
  • Haurrentzako egokiak diren zenbait elikagai (besteak beste, bularreko haurrentzako eta haurtxoentzako zerealez egindako elikagaiak, haurrentzako gailetak, bizkotxoak eta cookieak, bularreko haurrentzako prestakinak, jarraipen‑prestakinak, bularreko haurrentzako eta haurtxoentzako erabilera mediko berezietarako elikagaiak, haurrentzako elikagaiak eta fruta-zukuak) artseniko inorganikoarekiko elikagaien bidezko esposizioaren faktore nagusiak ziren herritar-talde honetan.

Elikagaietako artseniko-kopuruaren gehieneko muga berriak

Elikagaietako artseniko-kopuruaren gehieneko mugak (2023)

Elikagaiak Gehieneko kopurua (mg/pisu freskoaren kg)
Zerealak eta zerealez egindako produktuak
Arroz landua (arroz leundua edo zuria), ez erdiegosia 0,15
Arroz erdiegosia eta arroz zuritua 0,25
Arroz-irina 0,25
Arroz-opiltxoak, arroz-olatak, arroz-gailetak, arroz-pastelak, arroz-malutak eta gosaritarako arroz harrotua 0,30
Bularreko haurrentzako eta haurtxoentzako elikagaiak egiteko arroza 0,10
Arrozez egindako edari ez alkoholdunak 0,030
Bularreko haurrentzako prestakinak, jarraipen-prestakinak, bularreko haurrentzako eta haurtxoentzako erabilera mediko berezietarako elikagaiak, haurtxoentzako prestakinak
Hautsean merkaturatuak 0,020
Likido merkaturatuak 0,010
Haurrentzako elikagaiak 0,020
Fruta-zukuak, fruta-zuku kontzentratu suspertua eta fruta-nektarrak 0,020
Gatza 0,50
Wordpress Table Plugin

Artsenikoarentzako gehieneko eduki berriak 2023ko martxoaren 26an jarriko dira indarrean.

Hala ere, indarrean dagoen legeriarekin bat aurretik merkaturatu diren elikagaiek merkatuan jarraitu ahal izango dute kontsumo lehenetsiaren datara edo iraungitze-datara bitartean.

Elikagaietako artseniko-kopuruaren gehieneko mailak 2015ean ezarri ziren EFSAren irizpenean (EFSA, 2014) oinarrituta. Irizpen horren arabera artseniko inorganikoak azaleko, maskuriko eta biriketako minbizia eragin dezake.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…