Animalien elikadurarako estrategiak, antimikrobianoen erabilera murrizteko

FAOren argitalpen hau, batez ere, elikadura-jarraibide onen deskribapenean oinarritzen da, antibiotikoen erabilera erlatiboki altua den trantsizio-aldi kritikoetan osasun-arazo enterikoak murrizteko bide gisa.

Oro har, planteatutako neurrien xedea honako hau da: ingurumenean infekzioen presioa murriztea eta animaliek gaixotasunekiko duten erresistentzia eta erresilentzia handitzea, estresa murriztea (bai jatorri etologikokoa, bai ingurumen-jatorrikoa), ondo araututako txertatze-eskemak ezartzea, eta, azkenik, osasuna sustatzen duten dietak eratzea, gaixotasunekiko erresistentzia sortzeko.

Dietak formulatzeko eta elikagaiak eta edateko ura maneiatzeko erakutsi diren tresna nagusiak txerri-aziendari, etxeko hegaztiei eta hausnarkariei zuzenduta daude.

Animalien osasuna sustatzeko elikadura funtzionala da animalia‑ekoizpenean antimikrobianoen beharra murrizteko eskuragarri dauden tresnetako bat.

Argitalpenaren egileek aurreikusten dute antibiotikoen kontsumoa % 67 hasiko dela 2030erako eta ia bikoiztu egingo dela Brasil, Errusia, India eta Txina bezalako herrialdeetan, baldin eta horien erabilerarako beste murrizketa batzuk ezartzen ez badira. Dena den, frogatu da antibiotikoen erabilera nabarmen murriztu daitekeela eta animalia gaixoak tratatzeko alderdi funtsezkoenetara mugatu daitekeela.

Elikadurak ondorio profilaktiko garrantzitsuak sor ditzake, urdail-hesteetako gaixotasunak izateko arriskua murriztu dezake eta, gaixotasuna baldin badago, animaliak berreskuratzea erraztu dezake.

Giza medikuntzarako garrantzi kritikokotzat sailkatutakoen artean honako hauek nabarmentzen dira: aminoglukosidoak bezalako antibiotikoak, hirugarren eta laugarren belaunaldiko zefalosporinak, fluorokinolonak, glikopeptidoak, makrolidoak eta espektro zabaleko penizilina batzuk eta kolistina. Halaber, horiek guztiak elikagaiak ekoizten dituzten animaliekin ere erabiltzen dira. Horregatik, oso garrantzitsua da daukagun material terapeutikoa neurriz erabiltzea, eta “One Health” estrategia ezartzea, Antimikrobianoen aurkako Erresistentziaren aurka borrokatzeko.

Eguneraketa data: 2025/08/19

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…