Estrategia berria bioekonomian Europa iraunkor baterako

Europako Batzordeak ekintza-plan bat aurkeztu du bioekonomia iraunkor eta zirkular bat garatzeko Europako gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren zerbitzura.

Estrategia berriaren helburua da baliabide berriztagarrien erabilera iraunkorra hobetzea eta handitzea munduko eta tokiko erronkei aurre egiteko (hala nola klima-aldaketari eta garapen iraunkorrari aurre egiteko) eta milioi bat enplegu berde berri sortu ahal izateko 2030erako.

Ikerketa eta berrikuntza funtsezkoak dira Europako ekonomiaren trantsizio ekologikoa bizkortzeko eta Nazio Batuen garapen iraunkorreko helburuak betetzeko. Estrategia horrekin, Europar Batasunaren helburua da hondakinak eta zaborrak balio handiko produktu, produktu kimiko ekologiko, pentsu eta ehungintzako produktu bihurtzeko aitzindari izatea.

Ekonomia zirkular iraunkorra lortzeko, agintari publikoek eta industriak ahalegin koordinatua egin behar dute. Ahalegin kolektibo hori zuzentzeko, hiru helburu gako hauek ezarri dira:

  1. Oinarri biologikoa duten sektoreak handitzea eta indartzea.
  2. Bioekonomia azkar ezartzea Europa osoan.
  3. Ekosistema babestea eta bioekonomiaren muga ekologikoak ulertzea.

Bioekonomiak baliabide ekologikoetan oinarritutako sektore eta sistema guztiak hartzen ditu barne. EBko sektore handi eta garrantzitsuenetako bat da, honako hauek hartzen baititu barnean: nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura, bioenergia eta oinarri biologikoa duten produktuak. Urtero 2 bilioi euro inguruko diru-sarrerak sortzen ditu eta 18 milioi lanpostu eragiten ditu. Gainera, funtsezko faktorea da landa- eta kosta-eremuetako hazkundea sustatzeko.

Finantzaketa

EBk finantzatzen ditu dagoeneko oinarri biologikoa duten soluzio iraunkor inklusibo eta zirkularren ikerketa, erakusketa eta ezarpena. Horren adibide da egungo Horizon 2020 finantzaketa-programan izendatutako 3.850 milioi euroak. 2021-2027 aldirako, Batzordeak 10.000 milioi euro izendatzea proposatu du hurrengo Horizon Europe programaren parte gisa; programa hori elikadura eta baliabide naturalen arlokoa izango da, besteak beste bioekonomiaren arlokoa.

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…