EPIC-Soft: elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko metodologia berria – EFSA 2013

EBko elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko metodologia berria (EPIC-Soft) ezartzeko proiektuaren azken txostena argitaratu du EFSAk.

Proiektu honen helburu nagusiak honako hauek dira:

  1. EPIC-Soft metodologia gauzatzea.
  2. Metodologia hori probatu eta ebaluatzea (oraindik ere prestatze-aroan dago), eta inkesta nerabe, heldu eta zaharren artean probatzea. Proiektuaren fase hau 4 herrialdetan egin da (Hungaria, Finlandia, Bulgaria eta Portugal).
  3. Metodologiak behar dituen berrikuspenak planifikatu eta gauzatzea. EPICen (Minbiziari eta Nutrizioari buruzko Europako Ikerketa Prospektiboa) ikuspegi kalibratua erabiltzen da, Europako zenbait herrialdetako elikagaien maiztasun-galderen bidez lortutako dietetika-datuak erkatzeko.

Halaber, Minbiziari buruzko Ikerketarako Nazioarteko Agentziak (IARC), gaia lantzen duten zentro nazionalekin lankidetzan, EPIC-SOFT izeneko sofwtarea (informatika-programa) sortu du. Dieta ebaluatzeko tresna da, elkarrizketetan oinarritutakoa eta ahalbidetu egiten duena inkesta egin aurreko egunean zehar kontsumitutako elikagai, errezeta eta osagarrien deskribapen zehatza eta kuantifikatua lortzea.

Probaren ondorio nagusietako bat da proiektuan esku hartu duten herrialdeetako datuen koordinatzaile eta administratzaileak pozik agertu direla EPIC-Soft metodologiarekin eta jarraibideekin. Gainera, elkarrizketatu gehienek gustuko izan dute aurrez aurreko EPIC-Soft metodoa, azken 24 orduetako dieta ebaluatzeko erabili dena (% 74 maila altuan edo oso altuan).

Informazio gehiago

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…