Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2021ko urteko txostena

EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 87.863 laginen emaitzak aurkezten ditu.

2021. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu:

Aztertutako laginen % 96,1 legezko mugen barruan zeuden

Aztertutako laginen % 55,7n, hondakinen kontzentrazioa ez zen kuantifikagarria (hondakinak<LOQ); % 40,4n plagiziden hondakin bat edo gehiago zegoen, LOQ baino maila handiagoetan, baina hondakinen gehienezko mailara (LMR) iritsi gabe; bukatzeko, laginen % 3,9n hondakinen kontzentrazioak LMR gainditzen zuen.

Haurreen Elikadura

1.686 lagin aztertu ziren, eta horietatik % 87,5k ez zuten hondakinik (ehuneko hori 2020koa baino txikiagoa da; urte horretan % 91,7 izan zen).

Guztira 182 lagin zeuden maila kuantifikagarrietan baina LMR-ren azpitik (% 10,8); ehuneko hori 2020koa baino haundiagoa da, urte hartan % 6,5koa izan baitzen.

Laginen % 1,7n (29 lagin) LMR gainditzen zuten mailak aurkitu ziren (% 1,7 izan ziren 2020an), eta laginen % 0,6k (10 lagin) ez zuten muga errespetatzen (1.7% 2020an).

Nekazaritza ekologikoa

2021an aztertu ziren elikagai ekologikoen laginak (6.530) 2020an aztertutakoak (5.783) baino haundiagoak izan ziren.

LMRak gainditzen zituzten laginen ehunekoa (% 1,8) zertxobait igo zen aurreko urtearen aldean (% 1,5). Aztertutako laginen % 1ek ez zituzten bete mugak (%0,6 izan ziren 2020an).

Nekazaritza ekologikoan baimendu gabeko plagizidak agertzea, produktu konbentzionalei dagokienez, produktu organikoak manipulatzean, ontziratzean, biltegiratzean edo prozesatzean hautseztatzearen ondoriozko deribazioaren emaitza izan daiteke. Era berean, normalean elikagai organiko gisa ekoitzitako elikagaien etiketa okerrekin lotu daiteke.

“Elikagai ekologikoetan noizbehinka aurkitzen diren eta baimenduta ez dauden plagiziden (adibidez, klorpirifoak, antrakinona, lambda-zihalotrina) presentziaren arrazoiak argitzen saiatzeko” eskatzen zaie Europar kideei.

Hainbat hondakinekiko esposizioa

2021an, aztertu ziren lagin guztietatik (87.863) 23.177tan (% 26.4, % 27 2020an) plagizida bat edo gehiago zegoen kuantifikatzeko besteko kopuruan.

Jatorri ezezaguneko mahaspasa banakako lagin batean, 39 plagizida desberdin aurkitu ziren.

Prozesatu gabeko produktuetan hondakin anitzeko maiztasunik altuena piper, sagar, laranja, platano, udare, marrubi, mahai-mahats, pomelo eta melokotoietan aurkitu zen.

Prozesatutako produktuetan, maiztasun handienak honako hauetan eman ziren: ardo-mahatsak, mahaspasa, apio hosto lehorrak, mejorana, mahasti hostoak eta antzeko espezieak (gazituak eta lataratuak).

Eguneraketa data: 2025/08/20

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…