Elikagaietan egoten diren albaitaritza-sendagaien hondakinei buruzko 2020ko txostenaren azterketa

EFSAk datuak argitaratu ditu 2020an elikagaietan zeuden albaitaritza-sendagaien eta beste substantzia batzuen hondakinei buruz. Estatu kideetan, Islandian eta Norvegian egindako laginketa dago txostenean, guztira 620.758 lagin aztertu baitira.

Legez baimendutako gehieneko mailak gainditu zituzten laginen % 0,19k.

Azken 11 urteetako zifrarik baxuena da (ez betetzea % 0,25 eta 0,37 artekoa izan baita). 2019an % 0,30ekoa izan zen.

N de muestreo dirigido, muestras y resultados totales no conformes en todas las especies y categorías de productos

Analisis datos incumplimien

Aldaketak ez‑betetzeetan, aurreko datuekin alderatuz gero

Jaisten dira…

  • Tiroideen kontrako agenteak (A2)
  • Esteroideak (A3)
  • Azido erresortzilikoaren laktonak (A4)
  • Antihelmintikoak (B2a)
  • Konposatu organokloratuak (B3a)
  • Konposatu organofosforatuak (B3a)
  • Koloragarriak (B3e)
  • Beste substantzia batzuk” (B3f)
  • Konposatu kimikoak (metalak barne) (B3c)

…2017arekin eta 2019arekin alderatuz gero, ez-betetzea ez zen hain sarri gertatu, baina 2018an baino gehiagotan.

  • Kokzidiostatikoentzat (B2b)
  • Antiinflamatorio ez esteroideak (AIEE) (B2e)
  • “beste substantzia farmakologikoki aktibo batzuk” (B2f)
  • Mikotoxinak (B3d)

… 2019arekin alderatuz gero, ez-betetzeak sarriago izan ziren

Datu xehatuak EFSAren datuak ikusteko plataforma interaktibo honetan ikus daitezke.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…