Elikagaietako nikelaren arriskuaren ebaluazioa herritar sentikorrentzat

AESANen Batzorde Zientifikoak ebaluazio bat egin du elikagaietako nikelak (Ni) herritar sentikorrentzat duen arriskuari buruz.

Txostenak ondorioztatzen du Ni maila txikiko elikagaiak arretaz hautatuz gero, dietan eguneroko ingestio osoa murritz daitekeela eta ukipen-dermatitis sistemikoa kontrolatzen lagun dezakeela paziente sentikorretan.

Toxikotasuna

Nikelak organismoan dituen efektu toxikoak faktore ugariren araberakoak dira, besteak beste, aurkezten den modu kimikoa, kontzentrazioa edo esposizioa. Gizaki eta animalietan egindako azterketen arabera, esposizio kronikoak efektu sistemikoak izaten ditu giltzurrunetan, jaioberrien hilkortasun-tasan, eta immunitate-sisteman. Giltzurruna da organo-itua bai esposizio akutuan, bai kronikoan.

Hipersentikortasuna

Nikelak ukipen-dermatitis alergiko gehiago eragiten ditu gainerako metal guztiek batera baino. Sentsibilizatu ondoren, sentikortasunak bizitza osoan irauten du. Paziente batzuek, sentsibilizatu ondoren, elikagaietako nikelarekiko aho bidezko esposizioarekin lotu diren sintoma sistemikoak izaten dituzte. Hortaz, esposizioa murriztuz gero, hobetu egiten da metal horrekiko sentikortasuna.

Esposizio-iturriak

Nikel maila handiko elikagai gehienak landare-jatorrikoak izaten dira, besteak beste zerealak (nagusiki arroza), lekadunak, kakaoa, tea eta hosto berdeko landareak. Animalia-jatorriko elikagaiek (besteak beste, haragia, arraina eta eztia), ordea, kontzentrazio-maila txikiagoak izaten dituzte.

Edateko urak ere badu metal hori, baina faktore askok eragiten dute edukian: uraren jatorria, txorrotaren hodiak/materialak, eta gelditasun-denbora.

Dietaren bidezko esposizioa

Elikagai-kategoria garrantzitsuenak asko aldatu ziren adin-taldeen arabera. Europako herrialde indibidualetan elikagaien kontsumo-eredu espezifikoen eta adin-tarteen arteko aldeak direla-eta, honako hauek izan ziren elikagai garrantzitsuenak:

  • Bularreko haurrak (< 12 hilabete): Nikelarekiko esposizio akutuan sartuta dauden elikagai garrantzitsuenak zerealez egindako elikagaiak izan ziren.
  • Ume txikiak (1-3 urte): Nikelarekiko esposizio akutuan sartuta dauden elikagai garrantzitsuenak babarrunak, jateko prest dauden zopak, txokolatea eta zerealak izan ziren.
  • Gainerako umeak (3-9 urte) eta nerabeak (9-18 urte): kontsumo-ereduak adierazten du babarrunak, txokolatea eta fruta, zein barazki-zukuak direla nikel kopuru handiena ematen duten elikagaiak esposizio akutuan.
  • Herritar helduen taldea (helduak eta adinekoak): Nikelarekiko esposizio akutuan sartuta dauden elikagai garrantzitsuenak babarrunak, kafea, jateko prest dauden zopak, txokolatea eta gosaltzeko zerealak izan ziren.

Ondorioak

Nonahiko aztarna-metala denez, ezinezkoa da erabat baztertzea dietan. Nolanahi ere, nikelarekiko hipersentikortasuna duten pazienteei gomendatzen zaie metal horren maila txikiko dieta egitea, eta honako neurri hauek aintzat hartzea:

  • Nikel-maila handiko elikagaiak (kakaoa, txokolatea eta lekaleak) eta ontziratutako elikagaiak (“migrazio” arazoak direla eta) saihestea.
  • Kafe eta tearen, arrain koipetsuen eta hosto berdeko barazkien kontsumoa murriztea eta haragi, hegazti, arrautza eta esneki gehiago kontsumitzea.
  • Nikeleztatutako tresnak ez erabiltzea eta elikagai azidoak ez prestatzea altzairu herdoilgaitzezko ontzietan; izan ere, azidoek ontzietako nikelaren disoziazioa eragin dezakete eta elikagaietan nikelaren edukia areagotu.
  • Goizetan txorrotako hasierako ur-fluxua ekidin; izan ere, gauez nikela dekantatu egin daiteke txorrotan.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad