Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren inguruko Ezagutzaren Europako Zentroa

JPI HDHL, JPI OCEANS eta JPI-FACCE-rekin lankidetzan, “Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren inguruko Ezagutzaren Europako Zentro” bat sortzeko ekimen bateratua abiarazi dute, ikertzaile adituak bestelako ekimen batzuekin eta Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren arloko ikerketan garrantzitsuak diren parte interesdunekin konektatzeko helburuz.

Jarduketa-esparrua

Europako Batzordearen helburuetako bat da elikagaien segurtasuna eta nutrizioa (FNS) lantzea etorkizuneko elikadura sistementzat diseinatutako I+b-ko politikekin, FOOD 2030 estrategiaren bidez. FOOD 2030 ekimenaren helburua da Europako elikadura sistemak eraldatzen laguntzea, “etorkizunerako prest” egon daitezen; hau da, nahikoak, iraunkorrak, erresilienteak, arduratsuak, anitzak, lehiakorrak eta inklusiboak izan daitezen.

FACCE-JPI, JPI HDHL eta JPI Oceans-ek beharrezkoak diren zientzia-esparruak estaltzen dituzte elikadura sistema osoan integratutako ikerketa bermatzeko. Hortaz, eragin handiagoa sor dezakete Elikagaien Segurtasunarekin eta Nutrizioarekin lotutako erronka sozialen ebazpenean.

Helburua

“Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren inguruko Ezagutzaren Europako Zentroa”-ren helburu nagusia lankidetza eta sare transnazionalen eta diziplina anitzekoen sorrera sustatzea da, elikagaien osaera nutrizionalean klima-aldaketaren inpaktua azeleratu, karakterizatu eta kudeatzeko, eta egokitutako estrategiak eta neurriak proposatzea elikagaien segurtasuna eta nutrizioa bermatzeko.

Jarduerak

9 herrialdetako agentzia finantzatzaile parte-hartzaileek diziplina askotako ikerketa taldeak bilduko dituzte, Ezagutza Zentroa diseinatu eta ezarriko duen nazioarteko partzuergo bat osatzeko. Sareak baterako diziplina anitzeko jarduerak gauzatuko ditu, elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren dagozkion arloetan esperientzia, ezagutzak, instalazioak eta datu-base osagarriak integratzeko.

 

Sarearen jarduerek gaur egungo zeharkako erronkak landu beharko dituzte, hauetan oinarrituta:

  1. Estandarizazioa eta bateratzea.
  2. Datuen ezagutza, tratamendua eta trukea.
  3. Ezagutza-arrailak lantzea.

Procedura

Ezagutza Zentroa 3 fasetan ezarriko da:

1. Interesa adieraztea (EoI): ikertzaile interesdunek Eol bat bidali beharko dute Ezagutza Zentroarekin kide aktibo eta emaile gisa bat egiteko borondatea eta gaitasuna adieraziz. Kideen aurre-hautaketa dagozkion finantzaketako erakunde nazionalek egingo dute.

2. Sareen bilerak: Ezagutza Zentroko kideak hautatu ondoren, ikertzaileei sarearen bilera baterako deialdia helaraziko zaie. Bertan, koordinatzailea hautatuko dute, eta hala, sarea eta baterako proposamena garatzeko abiapuntua ezarriko da.

3. Baterako proposamena: sarearen baterako proposamena ebaluazio zientifikoko batzorde batek ebaluatuko du.

Aurkezteko epea

  1. Interesa adieraztea: apirilak 4
  2. Sareen bilerak: ekainak 7
  3. Baterako proposamena: irailak 5

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…