Elikagaien Segurtasunaren arloko zein gaik sortarazi du interes handiena Euskadin 2013. urtean? – ELIKA/EHU 2014

ELIKAk, EHUko Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren arloko Ikerketarako Talde Kontsolidatuaren lankidetzarekin, Elikagaien Segurtasuna 2013an Euskal Autonomia Erkidegoko prentsan proiektua egin du. Honako hauek dira proiektu horren helburuak:

  1. Ezagutzea euskal herritarrei zein informazio mota iristen zaien Elikagaien Segurtasunarekin lotuta Euskal Herrian argitarazten diren bederatzi egunkarien bidez.
  2. Jakitea zein diren Elikagaien Segurtasunaren arloan agertzen diren gai garrantzitsuenak, eta horiek urtean zehar izan duten bilakaera.
  3. Erreparatzea zer-nolako eragina izan duten urtean zehar gertatutako elikagai-arriskuek, bai eta horiei prentsa komunikabideetan eman zaien trataera ere.
  4. Identifikatzea albisteen erredaktoreak eta autoreak, bai eta horien espezializazio maila ere.
  5. Aztertzea Elikagaien Segurtasunari buruzko informazioaren bilakaera, 2012ko azterlanaren emaitzekin alderatuta.

Azterlan hau arriskuen kudeatzaileentzat da, jakin dezaten zer-nolako tratamendua ematen zaien komunikabideetan Elikagaien Segurtasunaren arloko alderdiei eta, ondorioz, euren komunikazio-estrategiak berriz bidera ditzaten.

Elikagaien Segurtasunak bere baitan hartzen dituen sei gai nagusien (Elikagaien Segurtasuna, Elikagaien Arriskuak, Elikagaiek/Elikadura, Nekazaritza/Abeltzaintza/Arrantza, Elikagaien Industria, Osasuna/Nutrizioa/Alergiak) inguruko berri guztiak aztertu dira, bai eta 2013an ELIKA aipatu duten albisteak ere.

Honako hauek txosteneko 21 ondorioetako nagusiak dira:

  • Guztira Elikagaien Segurtasunari buruzko 1.803 albiste argitaratu dira; hots, 150 albiste hileko, batez beste, aztertutako egunkari guztien artean. Datu horiek aurreko urtekoak baino handiagoak dira.
  • 2013an gehien aipatu diren gaiak lehenik "Nekazaritza/Abeltzaintza/Arrantza" izan dira; bigarrenik, "Osasuna/Nutrizioa/Alergiak"; eta hirugarrenik, "Elikagaien Industria".
  • Oro har, Elikagaien Segurtasunaren arloko gaiak baloratzeko joera handiagoa da; izan ere, 2012an baino maizago aipatu izan da eta garrantzia handiagoa eman izan zaio (azala, koadernotxoak, orrialde nagusia).
  • Albiste guztien % 11n baino ez da erabiltzen “arrisku” hitza beren-beregi.Proportzio txiki horren arrazoia honako hau da: 2013an ez da elikagaien arrisku-egoera askorik gertatu eta, halakoak gertatu direnean (zaldi-haragiaren iruzurra, besteak beste), euskal herritarrei ez diete osasun-arazorik eragin.
  • Kazetariek Elikagaien Segurtasunari buruzko espezializazio mugatua dute. Erredaktoreek sinaturiko albisteen erdian 338 kazetarik hartu dute parte. Horrek adierazten du bakoitzak, batez beste, 2,5 albiste egin dituela (2012an 2 izan ziren).
  • Testu askotan (% 35) ez da aipatzen datuen iturria. Oso ehuneko handia da, aintzat hartuta iturria oso datu garrantzitsua dela informazioaren irismena baloratzeko.
  • Erabilitako iturriak aipatzen dituzten testuetan, berriz, honako hauek ageri dira maizenik: administrazioko eta Elikagaien Segurtasunerako agentzietako bozeramaileak (% 35), zientzialariak eta adituak (% 25), gizarteko ordezkariak (% 25) eta elika-kateko kideak (% 15).

Artikulu osoa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…