Elikagaien presio altuko prozesamendua: eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko irizpena

EFSAren azken irizpenaren arabera, elikagaien presio altuko prozesamendua (HPP, ingelesezko siglengatik) eraginkorra da mikroorganismo kaltegarriak suntsiarazteko, eta ez du elikagaien segurtasuneko arazo gehigarririk ekartzen beste tratamendu analogo batzuekin alderatuta.

Nabarmentzekoa da, gaur-gaurkoz, HPPko teknika horiek ez daudela berariaz araututa EBn, eta, beraz, alor horretako arrisku-kudeatzaileek irizpen hau hartuko dute oinarri erabakiak hartzeko

Prozesua honetan datza: presio altua aplikatzea denbora jakin batez. Ikusi da prozesu horren ondorioz zenbait elikagai-patogeno murrizten direla, zaporeari, testurari, itxurari eta balio nutrizionalei ia eragin gabe (Prozesu estandarra hauxe da: 400-600 MPa, 1,5-6 minutu).

Emaitza onak izan ditu zenbait lehengaitan (esnea, fruta-zukuak eta irabiatuak) erabiltzean, baina baita jada eraldatutako produktuetan ere (xerratan egositako haragizko produktuak eta kontsumitzeko prest dauden elikagaiak).

Oro har, prozesu estandar horrek pasteurizazioak baino eraginkortasun txikiagoa du. Hala ere, denborak eta presioak areagotuta (600 MPa, 6 minutu), pasteurizazioa bezain eraginkorra izan daiteke elikagaietako patogenoak desagerrarazteko (S. aureuserako izan ezik).

Horrekin guztiarekin, eta irizpenean azaldutako espezifikazio teknikoen arabera, teknika hori erabil daiteke Listeria monocytogenesa kontrolatzeko kontsumitzeko prest dauden elikagaietan, eta esne gordinaren pasteurizazio termikoaren alternatiba gisa.

Halaber, frogatu da HPPa beste agente patogeno batzuen mailak murrizteko eraginkorra ere badela (adibidez, Salmonella eta E. coli).

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…