Elikagaien krisiak kudeatu eta jakinarazteko estrategiak Europan – HoA 2014

Elikagaien Segurtasunaren Agentzien Buruen Europako taldeak (HoA) argitaratu egin ditu 17 estatu kidetako (EKak) Elikagaien Segurtasunaren agentzietako ordezkariei egindako galdeketa baten emaitzak.

Galdetegi horretan elikagaien krisien kudeaketaren eta jakinarazpenen arloan zuten eskarmentuari eta ezagutzari buruz galdetu zitzaien.

Honako hauek dira lortutako erantzunak:

Arriskuen ebaluazioa eta kudeaketa erakunde ezberdinek jorratzen dituzte?

Bost estatu kidek baietsi egin zuten erakunde bakarra zutela bi alderdi horientzat. Beste alde batetik, hamar EK-k baietsi zuten erakunde ezberdinak zituztela.

Desberdinak al dira krisiak kudeatzeko protokoloak eta arrisku-planak?

Hamazazpi EKetatik 10ek ez zuten bereizten bi kontzeptu horiek.

Zein alderdik abiarazten edo definitzen du elikagaien krisi bat?

Oro har, EK guztiek erantzun zuten elikagaien krisi batek honako hauek dakartzala:

  • Kezka handia gizartean.
  • “Lurralde dimentsioa” zein “Elikakatearen barruko dimentsioa”, kaltetutako herrialdeen kopurua, edo elikakatearen kate baten baino gehiagoren inplikazioa.
  • Eragin ekonomikoa.
  • Arrisku mota (adib.: arrisku emergentea).
  • Zein neurritan kontrola daitekeen.
  • Garrantzia…

Beste faktore batzuk ere aipatu zituzten: zalantza sortzea, eragin politikoa edo mehatxua xede garrantzitsuetan.

Erakunde eskudun bakarra dago krisiak jakinarazteko?

Bi herrialdek izan ezik, gainerako EK guztiek erakunde eskudun bakarra dute zeregin hori gauzatzeko. Herrialde batzuetan arduradun ezberdinak arduratzen dira elikagaiek eragindako edo pentsuek eragindako krisiak jakinarazteaz.

Krisiaren arabera, kudeaketa-protokolo ezberdinak dituzue?

Hamazazpi EKetatik hamalauk erantzun zuten protokolo bakarra zutela. Gainerakoek ziurtatu zuten protokolo ezberdinak dituztela elikagai eta pentsuetarako.

Erakunde eskudun bakarra dago krisiak kudeatzeko?

Alemanian, Italian eta Espainian (hirurek dute erakunde politiko deszentralizatua) krisiaren kudeaketa herrian, eskualdean edo autonomia-erkidegoan egiten da. Nolanahi ere, krisiak eskualde bati baino gehiagori eragiten badio, erakunde eskudun zentralak koordinatzen du kudeaketa.

JAKINARAZPENA

Zein informazio-bide hartzen duzue aintzat?Komunikabideak informazio-bidetzat jotzen dituzue?

Honako hauek dira gehien erabiltzen diren informazio-bideak: RASFF eta INFOSAN.

Kasu askotan, erabakigarria da herritarrek arriskuaren inguruan duten pertzepzioa krisiaren garapenerako, eta, oro har, komunikabideak krisiaren gizarte-dimentsioa ezagutzeko informazio-bide garrantzitsutzat hartzen dira.

Zein komunikazio-bide da baliagarriena (telebista, prentsa, web orriak, gizarte-sareak…)?

Europako agentziek web orriak erabiltzen dituzte gehienbat, eta jarraian gizarte-sareak, telebista eta prentsa idatzia. Irratia da gutxien erabiltzen den bidea.

Erabiltzen al dituzue gizarte-sareak (Facebook edo Twitter)?

Hamaika EK-k ez dituzte erabiltzen. Gainerakoek aitortu zuten gutxi erabiltzen dituztela, eta erabiltzekotan, krisiaren kudeaketa baloratzean herritarren iritziaren jarraipena egiteko erabiltzen dituztela. Gizarte-sareak erabiltzen dituzten EKek azkarrak direlako eta kontsumitzaileen artean oso hedatuta daudelako erabiltzen dituzte.

Gomendioak

Txostenean hainbat gomendio ematen dira. Hona hemen aipagarrienak:

  • Krisiak leherrarazten dituzten egoerak definitzea (aurre-krisiaren seinaleak), krisiaren aurreko egoerak identifikatu ahal izateko (herritarren pertzepzioa krisi baten eragiletzat hartu behar da).
  • Arriskuen ebaluazioa hobetzea, zalantzak aritzen laguntzeko.
  • Krisiak kudeatzeko eta jakinarazteko protokoloak bateratzea.
  • Komunikabideekin batera lan egitea, haiei informazio zehatza eta egokia emateko.
  • Koordinazioa hobetzea Europan, nazioan eta eskualdean, krisiari aurre egiteko.
  • Krisi bakoitzaren ostean mintegiak antolatzea, sistema ebaluatu eta hobetzeko (akatsetatik ikastea).
  • Krisiak jakinarazteko izendatutako pertsonei komunikazioaren arloko prestakuntza ematea.

Compartiendo protocolos, experiencias y conocimientos sobre la gestion y comunicación de crisis alimentarias

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…