Elikagaiek osasunean dituzten arriskuei eta onurei buruzko komunikazioa

EFSAk elikagaien kontsumoak osasunean dituen arriskuei eta onurei buruzko komunikazioaren gaineko literatura zientifiko garrantzitsuaren berrikuspen bat argitaratu du. Egindako azterketek agerian utzi zuten Europako kontsumitzaileek garrantzitsutzat jotzen dutela informazioa jasotzea eta modu positiboan baloratzen dutela elikagaien segurtasuna. Argitalpenak, amaieran, komunikazioa hobetzeko eta herritarren artean elikadura sistemarekiko konfiantza sortzeko jarraibideak eskaintzen ditu.

Berrikuspen horretan, EFSAk 2018 eta 2022 artean parekoen ebaluazio bidez berrikusitako aldizkarietan argitaratutako 48 azterlan (gehienak Europar Batasunean argitaratuak) identifikatu eta aztertu ditu. Azterlan horiek honako gai hauei buruzkoak dira:

  • Kontsumitzaileek elikagaien, produktuen eta elikagaietako osagaien ekoizpenari buruz dituzten itxaropenak.
  • Elikagaiei eta elikadura-produktuei buruzko informazio-iturri gogokoenak.
  • Elikagaien arriskuei eta onurei buruzko informazioari erantzunak.
  • Kontsumitzaileen erabakiak, elikagaien arriskuei eta onurei buruzko informazioaren arabera.
  • Arrisku-onuren azterketan aritzen diren eragileen konfiantza.
  • Arriskuen eta onuren pertzepzioaren gaineko eztabaiden eragina.

 

Oro har, azterlanek baieztatu egin zuten Europako kontsumitzaileek elikagaien segurtasunari buruzko informazioa bilatzen dutela aktiboki, garrantzitsutzat jotzen dutela informazioa jasotzea eta neurri handian baloratzen dituztela elikagaien segurtasuna eta trazabilitatea.

 

Berrikuspen horrek agerian uzten du kontsumitzaileek elikagaien segurtasunari buruz dituzten pertzepzioek ez dutela beti errealitatea islatzen. Adibidez, teknologia berriak berri gisa aurkezten badira eta ez ondo ezarritako teknologia gisa, arrisku handiagotzat hartzen dira. Era berean, arrisku kimikoak (besteak beste, pestiziden hondakinak) modu negatiboagoan hautematen dira beti naturan egon ohi diren arriskuak baino.

 

Argitalpenetan azpimarratzen da oso garrantzitsuak direla elikagaiak erostean norberak dituen baloreak eta usteak, eta baieztatzen da ziurtagiriren batekin etiketatutako elikagaiek konfiantza handiagoa sortzen dutela kontsumitzaileen artean.

 

Azterlanaren ondorio nagusia da hobetu egin daitekeela kontsumitzaileek elikagaien segurtasunari buruz duten ezagutza. Bestalde, komunikazioak, konfiantza sor dezan, enpatikoa izan behar duela eta herritarrek indibidualki eta kulturalki dituzten behar eta balore espezifikoei erantzun behar diela.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…