Elikagaien arriskuak jakinaraztea: zuzentarau berriak – EFSA 2015

EFSAk eguneratu egin ditu arriskuak jakinarazteko zuzentarauak, arriskuen kudeatzaileei esparru erkide bat emateko, komunikazio-estrategiak diseinatze aldera, Elikagaien Segurtasunean gerta daitezkeen hainbat egoeratarako.

Komunikazio-tresnak eta -bideak

Jakinarazpenaren helburua eta hartzaileak nolakoak diren, hala identifikatu eta hautatu beharko dira tresna eta bide egokienak.

Dokumentuak aztertu egiten ditu komunikazio-ikuspegiko aldaketak, eta berrikusi egiten ditu eskura dauden tresnak eta bideak (prentsa-oharrak eta -agerraldiak, argitalpen inprimatuak, argitalpen digitalak, kontsulta publikoak, gizarte-sareak, blogak, etab.). Azkenik, horietako bakoitza erabiltzeko jarraibideak ezartzen dira, aurkitzen dugun komunikazio-egoeraren arabera.

Esperientzietatik ikasten

Europako azkenaldiko adibideen bidez (komunikazio-kanal eta -tresnen erabilera efektiboa erakusten dute), partekatu egiten dira ikasitako esperientziak eta lezioak, eta horrek informazio baliagarria ematen du, komunikazioaren alderdi esanguratsuenak erabiltzeari buruz (irekitzea, gardentasuna, independentzia eta lastertasuna erantzuteko ahalmenean).

Adibideetan agertu egiten dira komunikazio proaktiboa (adb.: zoonosia edo gatz-kontsumoaren kanpaina) eta komunikazio erreaktiboa (adb.: animaliak klonatzearen arrisku-ebaluazioa edo beruna ehizakietan), baita azkenaldian gertatutako zenbait krisi-egoera ere (adb.: Herbehereetako Q Sukarra edo dioxinen krisia Irlandan).

PROPOSATUTAKO ESPARRUA:

Dokumentuak oinarrizko esparru bat proposatzen du, bertan kokatzeko komunikazio-ikuspegi ezberdinak. Zehazki, bost komunikazio-maila ezartzen ditu:

  1. Inpaktu txikia osasun publikoan / interes publiko eskasa (adb.: gehigarriak animalien elikaduran).
  2. Inpaktu txikia osasun publikoan / Interes publiko handia (adb.: GEO).
  3. Inpaktu ertaina osasun publikoan / interes publiko ertaina (adb.: gatz-kontsumoa).
  4. Inpaktu handia osasun publikoan / Interes publiko handia (adb.: Salmonellak eragindako kutsadura).
  5. Inpaktu handia osasun publikoan / Interes publiko handia (adb.: Escherichia coliren agerraldiak).

Kategoria bakoitzean jarduteko modua eta erabilitako bitartekoak ezberdinak izango dira. Esate baterako, inpaktua txikia denean osasun publikoan edo interes publikoan, EFSAk gomendatzen du gardentasuna eta irekitasuna areagotzea; ordea, inpaktua handia denean osasun publikoan edo interes publikoan, komunikazioak proaktiboagoa izan behar du.

Gomendio praktikoak

Komunikazio-estrategia bat sortzean eta horretarako baliabideak lehenestean, EFSAk uste du ezinbestekoa dela arriskuaren pertzepzioan eragiten duten faktoreak analizatzea eta aintzatestea; hala nola arrisku-maila, arriskuaren izaera, ukitutako biztanleria eta ukitze-maila, biztanleen esposizio-maila, arriskua kontrolatzeko ahalmena eta bestelako faktore batzuk (arrisku berria edo ezezaguna den, zientzia- edo politika-iritzi kontrajarriak dauden edo gaiaren inguruko iritzi publikoa zein den.

Halaber, oinarrizko komunikazio-printzipioak gauzatzeko, EFSAk hauek gomendatzen ditu:

  • Zerrendatutako dokumentu guztiak argitaratzea.
  • Zientzia itzultzea eta ulergarri egitea, argitalpenak erabilgarriagoak izan daitezen.
  • Albait arinen jakinaraztea, denboran luzatu gabe.
  • Ebaluatzaileen eta kudeatzaileen arteko elkarrizketa hasieratik sustatzea, ebaluazioa nola egin behar den eta zer jaso behar duen jakiteko.
  • Elkarrizketa sustatzea interes-talde guztiekin, alderdi interesdun guztien beharrizanak eta kezkak ezagutzeko.
  • Ziurgabetasunak atzematea eta jakinaraztea, eta horiei heltzeko zer egiten ari diren zehaztea.

Proven recipes for Risk Communications "when food is cooking up a storm" (EFSA)

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…