Elikagaiak garraiatzeko higiene-jardunbide egokien gida

ACSAk (Agència Catalana de Seguretat Alimentària) higiene-jardunbide egokien gida labur bat argitaratu du, elikagaiak garraiatzen dituzten operadore ekonomikoei orientazioa emateko garraiatutako produktuen segurtasuna bermatzen lagunduko duten alderdi guztiei buruz.

Garraioaren fasean produktuak modu seguruan garraiatzeko erantzukizuna hauena guztiena da: bidaltzaileak, garraiatzaileak eta hartzaileak.

Gidak honako alderdi hauek biltzen ditu:

  • Elikagaiak garraiatzean bete beharreko higiene-baldintzak.[spacer height=”10px”]
  • Ibilgailuaren edo edukiontziaren barnealdearen garbiketa eta desinfekzioa.[spacer height=”10px”]
  • Trazabilitatea eta dokumentazio osagarria.[spacer height=”10px”]
  • Elikagaiak estibatzea ibilgailuan eta produktuaren bateragarritasunak.[spacer height=”10px”]
  • Garraioa zisternatan.[spacer height=”10px”]
  • Elikagai galkorrak garraiatzeko ibilgailuak.[spacer height=”10px”]
  • Txikizkako etxeko zerbitzua.[spacer height=”10px”]
  • Elikadura-enpresen eta elikagaien osasun-erregistro orokorra.[spacer height=”10px”]

Eguneraketa data: 2025/07/23

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…