Elikagai-gehigarriak: kontrol-programaren emaitzak (2013)- Osakidetza 2014

Europako alerta-sareak (RASFF) bosgarren lekuan kokatu zituen 2012. urtean osagarri horiekin loturiko jakinarazpenak.

EAEn ondorio kaltegarriei buruzko (hepatoxikotasuna) 2 jakinarazpen erregistratu dira, 2013an, arreta emateko laguntza-sarean. bada, guztiak egon dira elikagai-gehigarrien (EG) kontsumoarekin.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kontrolerako programa berezia abiarazi zuen, EAEko industriak eta bertan merkaturatutako eta jakinarazitako produktuen egiazko egoera ezagutzeko.

Programaren emaitzak:

MERKATUAN LEHEN ALDIZ ABIAN JARTZEKO JAKINARAZPENAK

Elikagaien enpresak dira lehen aldiz merkaturatzearen arduradunak, eta Osasun Sailari jakinarazi behar diete derrigor. Programak honako hau erakutsi zuen:

Produktu asko dago aldez aurreko jakinarazpenik gabe merkaturatuta

  • Programa horretatik abiatuta, atzemandako akatsak zuzentzeko jakinarazpen berri ugari egin dira, baina…
  • Merkaturatzeko jakinarazpen berrietan, dokumentazio gehigarria eskatzen duten ehuneko altua dago (% 24, gutxienez).
  • Produktuen jakinarazpen-etiketetan akats asko atzeman dira, eta horiek kontsumo desegokia ekar dezakete; beraz, arriskua ekar diezaiokete kontsumitzailearen osasunari (adibidez: produktu-dosi bakoitzean osagaiak ez adieraztea edo baimendu gabeko osasun-adierazpenak erabiltzea).

Gutxienez aztertutako jakinarazpenen % 37 akastunak dira eta horiek kontsumitzaileen osasunean eragin lezakete.

OSASUN ADIERAZPENAK DIRELA ETA

Oso handia da baimendu gabeko osasun adierazpenen kopurua. EG horiek merkaturatzeko printzipio bat dago, eta horren bidez produktua kasuan kasuko herrialdean merkatura daiteke, betiere EBko beste herrialde batean jarri badute, jatorrizko herrialdean aldez aurretik jakinarazita. “Elkarrenganako aitorpena” esaten zaio eta baimendu gabeko adierazpen asko elkarrenganako aitorpenaren jatorrizko dokumentuan agertzen dira.

Nolanahi ere den, elkarrenganako aitorpenean jasotako baimenik gabeko osasun-adierazpenetako koherentzia falta hori, neurri handi batean, etiketetako aitorpenei buruzko araudia aplikatzeko daten ondorio izan daiteke, aitorpen horiek legezko betekizunetara egokitzeko epe jakin batzuk ahalbidetzen baitzituzten.

Laginketan sartutako produktuen % 24 osasun-adierazpenekin etiketatzen dira; baina, adierazpen horien % 61 baimenik gabekoak dira.

Baimendu gabeko adierazpenen % 64k elkarrenganako aitorpenaren dokumentazioa dute, adierazpen horiek jasotzen dituzten etiketak barne.

EAEn EGIN BEHARREKOAK

Emaitzak aintzat hartuta:

  • Kontrol ofizialak egiten eta jakinarazpenak zein produktuen etiketak egiaztatzen jarraituko dute.
  • Hobetu egingo dute enpresei igorritako informazioa, eta/edo jakinarazpenak on line egitea ahalbidetzen duten tresna informatikoak sortuko dituzten, aurkeztu baino lehen jakinarazteko, datuak/dokumentuak igortze aldera.
  • Besteak beste…

Elikagai-gehigarriei buruzko programa bereziaren txostena (2013) – Osakidetza 2014

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…