Elikadura-toxiinfekzioak Belgikan, 2014an 15/10/13

Elikakatearen Segurtasunerako Belgikako Agentzia Federalak (AFSCA) 2014ko urteko txostena argitaratu du: elikadura-gaixotasunak kontrolatzeko herrialde horretako sistemak identifikatutako eta erregistratutako toxiinfekzioei buruzkoa da.

Hona hemen txostenaren laburpena:

  • 2014an elikadura-intoxikazio kolektiboen 370 agerraldi erregistratu zituen Belgikako Erreferentziazko Laborategi Nazionalak.
  • Gutxienez 1.789 pertsona gaixotu ziren, eta 64 ospitaleratu egin behar izan zituzten.
  • Bacillus cereus bakterioaren toxinak identifikatu ziren maizenik, elikagai-jatorriko agerraldien iturriari dagokionez.
  • Norobirusak eta Salmonella izan ziren bigarren agente identifikatuenak, elikagai-intoxikazioen eragile gisa. Arrautza gordinez egindako prestakinak izan ziren Salmonellak eragindako infekziorako arrisku handieneko iturriak.
  • Honako hauek izan ziren elikadura-toxiinfekzioekin lotutako beste germen batzuk: Estafilokoko koagulasa positiboak, Clostridium perfringens eta E. coli O157.
  • Histamina ere identifikatu da elikadura-jatorriko gaixotasunen eragilea gisa.
  • Infekzio-iturriak anitzak dira, baina kasu gehienetan prestatutako janariak (% 55) izan dira identifikatuenak laborategietan.
  • Agerraldien % 51,2n, jatetxeetan gertatu da elikagai kutsatuekiko esposizioa.

Txostena: elikadura-toxiinfekzioak Belgikan. 2014

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…