Elikadura-sistema jasangarriei buruzko Europako lankidetzaren lehenengo deialdiaren iragarpena

FutureFoods lankidetzak, zeinean ELIKAK parte hartzen duen Eusko Jaurlaritzaren izenean, nazioz gaindiko Ikerketa eta Berrikuntza proiektuetarako lehenengo deialdi irekia iragarri du.

ELIKAren bidez Eusko Jaurlaritzak gehienez ere 100.000 euroko finantzazioa emango die nazioz gaindiko partzuergoak eratuz proiektuak aurkeztu edo horietan parte hartuko duten euskal erakunde publiko-pribatuei. Lehenengo deialdia 2024ko urriaren bukaeran egingo dela aurreikusten da.

Deialdiaren xedea eta gaiak

Deialdiaren xedea da nazioz gaindiko Ikerketa eta Berrikuntza proiektuak finantzatzea, eta, horretarako, Ikerketa eta Berrikuntzaren arloko hiru gai hauetako bat jorratu beharko dute parte hartzaileek:

  1. Elikadura-sistema jasangarri eta erresilienteetarako bidea.
  2. Elikagai berriak – Elikagaiak diseinatu, prozesatu eta hornitzean berrikuntza sustatzea.
  3. Elikadura jasangarrirako hautuak ahalduntzea – Ingurunearen eta dietaren eraldaketa ahalbidetzeko.

Parte hartzaileen eskakizunak

  • Partzuergoa gutxienez 3 herrialdetako 3 erakundek osatu behar dute, eta horiek hautagarriak izan behar dute deialdian parte hartzen duten erakunde finantzatzaileen dirua jasotzeko.
  • Honako hauek dira FutureFoodS proiektuetarako eskakizunak (hautagaitzen ebaluazioaren parte izango dira):
    • Ikuspegi eraldatzailea
    • Diziplinartekotasuna
    • Eragile desberdinek parte hartzea
    • Jasangarritasuna
  • Proposamenek Inpaktu Plan bat izan beharko dute

Parte hartzaileak

Unibertsitateak, ikerketa institutuak, enpresa txiki eta ertainak, enpresa handiak eta erakunde publikoak, nazioko zein eskualdeko araudien menpe daudenak.

Hurrengo urratsak eta aurreikusitako egutegia

  • Deialdia martxan jartzea: 2024ko urriaren amaiera.
  • Aurreproposamenak aurkeztea: 2024ko abenduaren amaieran/2025eko urtarrila
  • Proposamenak osorik aurkeztea: 2025eko ekainaren amaieran
  • Proiektuak hastea: 2025eko urria eta 2026ko martxoa bitartean

Deialdia argitaratzen denean informazio gehiago eta hautagaientzako gidak eskainiko dira.

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…