Elikadura-produktu batzuetan alkaloide opiazeoek izan dezaketen gehieneko edukia

Batzordearen 2021/2142 (EB) Erregelamendua argitaratu da, zenbait kutsatzailek elikadura-produktuetan izan dezaketen gehieneko edukia ezartzen duen 1881/2006 (EE) Erregelamendua aldatzen duena alkaloide opiazeoei dagokienez, eta 2022ko uztailaren 1ean jarriko da indarrean.

 

Batzordearen 1881/2006 (EE) Erregelamenduak zenbait kutsatzailek elikadura-produktuetan izan dezaketen gehieneko edukia ezartzen du, alkaloide opiazeoak barne.

 

2018an Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) zientzia-irizpena eguneratu zuen alkaloide opiazeoei buruz lo-belarraren hazietan. Lo-belarraren haziak lo-belarra edo opio landarea esaten zaionetik lortzen dira, eta alkaloide opiazeoak ditu, esaterako, morfina eta kodeina.

 

EFSAk baieztatu zuen erreferentziazko dosi akutua gorputzeko pisuaren kilo bakoitzeko 10 μg morfina izango zela eta ondorioztatu zuen lo-belarraren hazien laginetako kodeina kontzentrazioa kontuan izan behar dela, kodeina hori morfinaren baliokide bilakatu aurretik.
Esposizio-estimazioen arabera, litekeena da taldeko erreferentziako dosi akutua gainditzea, bereziki landu gabeko lo-belar haziak dituzten anoa handiak edo elikagai asko kontsumituz gero.

 

Beraz, komenigarria da morfinaren eta kodeinaren (morfinaren baliokide gisa adierazita) gehieneko edukiak finkatzea, azken kontsumitzailerentzat merkaturatutako lo-belar hazietan eta lo-belar haziak edo produktu eratorriak dituzten okintzako produktuetan; eta ondorioz, 1881/2006 (EE) Erregelamendua aldatu behar da.


1881/2006 (EE) Erregelamenduko eranskinaren 8. atalean 8.5 sarrera gehitu da:

Elikadura-produktuak Gehieneko edukia (mg/kg)
8.5. Alkaloide opiazeoak
8.5.1. Lo-belarraren hazi osoak, ehoak edo xehatuak, azken kontsumitzailearentzat merkaturatuak

20

8.5.2. Lo-belarraren haziak edo horietatik eratorritako produktuak dituzten okintzako produktuak

1,50

Eguneraketa data: 2025/07/23

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…