|
Iturria:
AESAN
|
2028ko urtarrilaren 1etik aurrera, ezin izango dira merkaturatu giza gaixotasun batekin lotura dutela iradokitzen duten edo kontsumitzaileak nahastu ditzaketen izen komertzialak dituzten lote berriak.
AESANek informazio-ohar bat argitaratu berri du “Elikadura-osagarrietan fantasiazko sendagai-izenak erabiltzea”ri buruz. Gaur egun, elikadura-osagarri asko kontsumitzen dira, eta, maiz, osagarri horien izen edo marka komertzialek gorputz-atalei egiten diete erreferentzia (eta espero da gorputz-atal horretan eragina izatea) edo giza gaixotasun batekin lotura dutela iradokitzen dute.
Izendapen horiek kontsumitzailea nahasten dute, uler baitezake produktuak gaixotasunak prebenitu, tratatu edo sendatzeko propietateak dituela, eta, gainera, ez dute betetzen legerian xedatutakoa.
Oharrean, honako hau ondorioztatzen da:
- Fantasiazko sendagai-izenek elikadura-osagarriari berez ez dituen propietateak egozten dizkiote, eta horrek kontsumitzaileak nahas ditzake.
- Ezin dira erabili kontsumitzaileari elikadura-osagarri horiek hartzeak giza gaixotasun bat prebenitu, tratatu edo senda dezakeela iradokitzen dioten fantasiazko izenak.
2028ko urtarrilaren 1etik aurrera, ezin izango dira merkaturatu ohar honen ondorioan adierazitakoa betetzen ez duten izen komertzialak dituzten lote berriak.
Data horren aurretik merkaturatzen diren loteek merkatuan jarraitu ahal izango dute kontsumo lehenetsiaren data amaitu arte.
Eguneraketa data: 2026/04/13
