Elikadura-iruzurra: 2019an Europan izandako iruzurrezko praktikei buruzko txostena

Europako Batzordeak argitaratuko txosten honetan laburbildu dira AACk (Administrazio Laguntza eta Kooperazioko Sistema) iaz kudeatutako elikadura-iruzurraren kasu guztiak.

2019an zehar, ustezko iruzurrezko jardunbideen susmoak argitzeko 292 lankidetza-eskaera izapidetu ziren (aurreko urtean baino 58 gehiago).

Trukeen kopuruak gora egiten jarraitzen du urteetan zehar, eta horrek agerian uzten du, borondatezko sistema bada ere, gero eta gehiago erabiltzen dela elikaduraren arloko iruzurrarekin amaitzeko (2016an 157 eskaera jasotzetik gaur egungo zifretara igaro gara).

«Olioak eta koipeak» kategorian egin dira jakinarazpen gehien (44 eskaera), nahiz eta aurreko urtean 29 baino ez ziren egin. Oliba-olioa izan da sisteman jakinarazpen gehien eragin dituen produktua.

2018ari dagokionez, «Elikagai dietetikoak eta elikadura-osagarriak», «Animalia-azpiproduktuak» eta «Eztia eta erregina-jelea» kategoriak beste hauen azpitik geratu ziren: «Hegazti-haragia», «Zerealak eta okindegiko produktuak» eta «Fruitu lehorrak eta haziak». Izan ere, azken horiek jakinarazpen gehien jaso zituzten hamar kategorien artean sartu ziren 2019an.

Por clase de alimento, las supuestas prácticas fraudulentas notificadas fueron:

  1. Azafrai-aizundua: egindako ikerketen emaitzek baieztatu zuten produktua azafrai-estigmen eta elikagai gisa zerrendatu gabeko beste estamine-zuntz batzuen arteko nahasketa zela. Guztira 87 kg azafrai konfiskatu ziren (783.000 euroan zenbatetsitako balioa).
  2. OPSON VIII operazioaren emaitzak: operazio horretan hiru ekintza espezifiko egin ziren; lehenengoa produktu ekologikoetako iruzurraren kontra, bigarrena 2,4-dinitrofenola (DNP) elikadura-osagarri gisa saltzearen kontra eta hirugarrena Arabica kafearen ordez Robusta kafea saltzearen kontra.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…