Elikadura-iruzurra: 2018an Europan izandako iruzurrezko praktikei buruzko txostena

Europako Batzordeak argitaratuko txosten honetan laburbildu dira AACk (Administrazio Laguntza eta Kooperazioko Sistema) iaz kudeatutako elikadura-iruzurraren kasu guztiak.

2018an, 234 kooperazio-eskaera izapidetu ziren ustezko iruzurrezko praktiken susmoak argitzeko.

Grafiko honetan ikus daitezke eskaera gehien izan dituzten elikagaien 10 kategoriak:

Hauek izan ziren jakinarazitako ustezko iruzurrezko praktikak, elikagai motaren arabera:

Txostenean iaz gertatutako bi kasu praktiko ere azaltzen dira:

  1. EBren estandarrak betetzen ez zituen oliba-olio birjina estra merkaturatzea: Espainiatik etorritako kalitate txikiagoko produktu bat banatu zen Erresuma Batuko jatetxeetan eta txikizkako saltokietan. Erresuma Batuak Espainiari eginiko eskaera baten ondorioz, Espainiako agintari eskudunek elikadura-enpresa baten kontrako egintzak abian jarri zituzten, ustezko iruzurragatik.
  2. Merkataritza-balio txikiagoko espezieak eta ontziratzeko erabiltzen diren aleak “atun fresko” gisa merkaturatzea: kasu honetan, ontziratzeko erabili ohi den atunari legez kontrako tratamendua eman zitzaion, substantzia kimikoak erabiliz, kolorea aldatzeko eta freskotasun-itxura emateko. Guztira 51 tona atun baino gehiago konfiskatu ziren.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…