EFSAk baieztatu egin du elikagaietan dagoen furanoa kezkagarria dela gizakien osasunarentzat

EFSAren CONTAM panelak elikagaietako furanoaren arriskua aztertu du, eta ondorioztatu du furanoarekiko eta metilfuranoekiko esposizioak gibeleko mina eragin dezakeela luzera begira. Gainera, umeek osatzen dute esposizio maila handiena izan dezaketen herritarren taldea, kontserbako elikagaien edo jateko prest dauden elikagaien kontsumoa dela eta. Herritarren beste talde batzuen esposizioa, batez ere, zereal- eta kafe-aleen bidez egindako elikagaien kontsumoaren bidez gertatzen da, adinaren eta kontsumo-ohituren arabera.

Furanoaren sorrera elikagaietan

Furanoa eta 2- eta 3-metilfuranoaren konposatuak kutsatzaile kimikoak dira, eta elikagaietan berez egoten diren substantzia aitzindariak (besteak beste, c bitamina, karbohidratoak, aminoazidoak, gantz-azido asegabeak eta karotenoideak) berotzean sortzen dira. Horregatik dute kafeak eta kontserbako elikagaiek (izan latakoak, bien beirazko potekoak) furanoaren eta metilturanoen kontzentrazio-maila handiena.

Berotze-baldintzek (egosketak, esate baterako) lagundu egiten dute zehazten zenbat furano hartzen den eta zenbat galdu (furanoa oso lurrunkorra da) eta elikagaiek zenbateko kopurua duten kontsumitzen ditugunean.

Toxikotasuna

Furanoa traktu gastrointestinalean xurgatzen da eta gibelean metatu.EFSA animaliekin egindako azterlan esperimentaletan oinarritu da, eta ondorioztatu du kutsatzaile kimiko horien ingestaren eragin larrienak hepatoxikotasuna eta adenomen eta kartzinomen sorrera direla karraskarietan.

Nolanahi ere, oraindik ez dakite zehatz nola eragiten duen furanoak minbizia karraskarietan; hortaz, CONTAM panelak ez du ezarri zein den eguneko ingesta onargarria. Horren ordez, esposizio-tartea ezarri du.

Dietaren bidezko esposizioa

Dietaren bidezko esposizioa handiagoa da elikagaietako 2- eta 3-metilturanoak ere kontsumitzen direnean; izan ere, elikagai askotan 2-metilfuranoaren maila handiagoa da furanoarena baino (adibidez, kafean lau aldiz handiagoa da).

Furanoarekiko esposizioa murrizteko gomendioak

Iritzi honek berotze-praktika egokiak gomendatzen ditu, elikagaien bidez furanoarekiko eta metilfuranoekiko esposizioa murrizteko:

  • Haurrek eta umeek kontsumitzeko presta dauden elikagaiak Maria bainuan berotzea, estalkirik gabe, esposizioa % 15-30 murritz baitezake.
  • Irakindako kafeak (turkiarra) 3 edo 4 aldiz gehiago galtzen du furanoa iragazkiaren bidez egindako kafeak edo kafe espresoak baino.
  • Furano-mailak gora egiten du zenbat eta gehiago txigortu eta gorritu elikagaiak; hala ere, ogi txigortuak oso gutxi igotzen du konposatu horren aurreko esposizio orokorraren maila.

EFSAk eta Elikagaien Gehigarrietan Adituen den FAO/OME Batzorde Mistoak [JECFA] ondorioztatu dute dietaren bidezko furanoaren aurreko esposizio-maila kezkagarria dela gizakiaren osasunarentzat.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…