EFSA: Azukreen ingestio jasangarriari buruzko txosten zientifikoa

EFSAk amaitu du elikagaietako azukreen segurtasunari eta osasun-arazoekiko loturari buruzko ebaluazioa. Irizpenaren ondorioek kontsumitzaileei gomendioak ematen lagunduko diete osasun publikoko agintaritzei etorkizunean

2021eko uztailean, EFSAk elikagaietako azukreen segurtasunari buruzko irizpen-proiektu bat argitaratu zuen, behin-behineko ebaluazio baten ondoren, eta horri buruzko kontsulta publikoa ireki zuen; kontsulta, halaber, joan den irailaren 30ean amaitu zen.

 

Irizpenaren aurretiazko bertsioaren kontsulta publikoan jasotako ekarpenek aukera eman zieten zientzialariei aldez aurreko lanaren alderdi garrantzitsuak zehaztu eta argitzeko. EFSAren talde zientifikoak amaitu du ebaluazio sakona, eta hau izan da atera duten ondorioa: “azukre erantsien eta azukre askeen kontsumoak ahalik eta txikiena izan behar du, dieta egoki batean ikuspuntu nutrizionaletik, eta hori bat dator egungo gomendioekin. Hala ere, datu zientifikoek aukera eman digute elikagaietako azukreen gehieneko kontsumo jasangarri bat finkatzeko, eta hori zen ebaluazioaren hasierako helburua”.

 

Dietak barne hartzen ditu hainbat kategoria eta iturritako azukreak, eta horiek naturalak izan daitezke (frutetan, barazkietan edo esnekietan) edo eraldaketan, prestaketan edo janaria prestatzean erantsi daitezke.

Azukre askeak (horietan daude erantsiak) dira egoera askean daudenak, hau da, ez daude elikagaiaren egituraren barruan, eta horiek dira kezkagarrienak osasunean izan ditzaketen kalteei dagokienez.

 

Azukreen kontsumoak txantxarra eragiten du. Datuek, halaber, ziurtasun-maila desberdinekin, edari azukredunen, zukuen eta nektarren kontsumoa lotzen dute hainbat gaixotasun metaboliko kronikorekin, hala nola obesitate, esteatohepatitis ez alkoholiko eta 2. motako diabetesarekin.

 

EFSAk hau azpimarratu du: “gaixotasun kronikoen arriskuari buruzko zalantzak daude azukre erantsi eta askeen kontsumoa energia-ekarpen osoaren % 10 baino txikiagoa duten pertsonen kasuan”. Izan ere, tarte horretako dosia duten azterlan gutxi daude.

Etorkizuneko ikerketak

 

30.000 argitalpen baino gehiago aztertu dira. Horrek aukera eman die zientzialariei lehentasuna emateko datuen hutsuneei eta etorkizunean elikagaietako azukreen gehieneko kontsumo jasangarria finkatzeko beharrezko azterlanei.

 

Ikerketen xedeak izan behar dute elikagaietako azukreek osasunean dituzten ondorioak eta azukrearen kontsumoa murrizteko esku-hartze kliniko eta komunitarioen eraginak.

 

Azkenik, kontsumoa ebaluatzeko metodo balioztatuak behar dira, eta irizpideak normalizatu behar dira elikagaietako azukreen eta iturrien informazioa eta definizioak aurkezteko.

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…