EFSAk sodioaren eta kloruroaren erreferentzia-balioak ezarri ditu

Europako Batzordeak eskatuta, EFSAren Nutrizio, Elikagai Berri eta Elikagai Alergenoen Panelak (NDA) pertsona osasuntsuentzako Eguneko Ahorakin Gomendatua (IDR) ezarri du sodioarentzat eta kloruroarentzat. Balio horiek oso erabilgarriak izango dira nutrizio-politikak ezartzeko.

SODIOA

Panelak ondorioztatu du egunean 2 gramo sodio ahoratzea dela Europako biztanleria helduari dagokion ahorakin seguru eta egokia; izan ere, ziurrenik hori erabilgarria izango da biztanleria orokorrak sodioaren orekari eutsi diezaion. Balio horixe aplikatuko zaie haurdun dauden emakumeei eta bularra ematen ari direnei ere.

Haurren kasuan, sodio-ahorakin seguru eta egokiak kalkulatzeko, helduen balioak hartzen dira oinarri gisa, haurren energia-beharrizanetara doituta. Honako hauek dira ahorakinak:

  • Bularreko umeak (7-11 hilabete): 0,2 g/egun
  • 1 eta 3 urte bitarteko haurrak: 1,1 g/egun
  • 4 eta 6 urte bitarteko haurrak: 1,3 g/egun
  • 7 eta 10 urte bitarteko haurrak: 1,7 g/egun
  • 11 eta 17 urte bitarteko haurrak: 2,0 g/egun

KLORUROA

Kloruroaren kasuan, Panelak ondorioztatu zuen harreman estua dagoela gorputzeko sodio eta kloruro oreken artean eta gernu-iraizpenean sodio eta kloruro maila antzekoak hautematen direla; izan ere, Europako dietetan, sodio kloruroa da bi elektrolito horien iturria.

EFSAren Panelak honako erreferentzia-balio hauek ezarri ditu kloruroaren kontsumoari dagokionez:

  • Bularreko umeak (7-11 hilabete): 0,3 g/egun
  • 1 eta 3 urte bitarteko haurrak: 1,7 g/egun
  • 4 eta 6 urte bitarteko haurrak: 2,0 g/egun
  • 7 eta 10 urte bitarteko haurrak: 2,6 g/egun
  • 11 eta 17 urte bitarteko haurrak: 3,1 g/egun
  • Helduak, haurdun dauden edo bularra ematen ari diren emakumeak barne: 3,1 g/egun

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…