EFSAk hegazti-gripearen eta entzefalopatia espongiforme transmitigarrien kasuak berraztertu ditu

Murriztu egin dira hegazti-gripearen agerraldiak

EFSAk txosten bat egin du, zeinetan 2019ko abuztu eta azaro bitarteko hegazti-gripearen kasuak berraztertu dituen. Aldi horretan, Europan ez zen oso patogenoa den hegazti-gripearen (IAAP) agerraldirik jakinarazi hegaztietan eta Asian eta Afrikan aurreko aldietan baino gutxiago erregistratu ziren. Nolanahi ere, azken hilabeteetan agerraldien kopurua murriztu den arren, EFSAk azpimarratu du oso garrantzitsua dela alerta-maila altua eta biosergurtasun-maila altua mantentzea hegazti-establezimenduetan.

Hegazti basatiei dagokienez, ez da mundu osoan eta aztertutako aldian zehar IAAPrik hauteman horietan. Gaur egun, hegazti basatien IAAPa Europako hegazti-establezimenduetan sartzeko arriskua baxutzat jotzen da; hala ere, gogorarazten da zaintza pasiboko jarduerak mantendu behar direla. Arretaren erdigunean egon behar dute espezie xedeen zerrenda berrikusian dauden hegazti-espezie basatiek, birusaren sarraldi goiztiarrak detektatzeko eta ohartarazpen bat abiarazteko.

Azkenik, oro har publikoarenganako transmisio zoonotikoaren arriskua oso baxutzat jotzen da Europan. Izan ere, Europan ez da gizakiengan infekziorik jakinarazi hegazti basati edo eskortakoetan detektatutako IAAP birusen eraginez.

Entzefalopatia espongiforme transmitigarriak

Behien entzefalopatia espongiformeei eta beste entzefalopatia espongiforme transmitigarri batzuei buruzko EFSAren zientzia-sareak beste bilera bat egin du, zeinetan informazio zientifikoa trukatu baitu entzefalopatiekin zerikusia duten alderdiei buruz. Halaber, 2018ko EBren EETen txosten laburtuaren aurretiazko ondorioak aurkeztu dira, 28 estatu kideren (EK) datuak biltzen dituena. Hauek dira ondorio nabarmenenak:

  • Behien entzefalopatia espongiformea (BEE): soilik Erresuma Batuak jakinarazi zuen BEE klasikoaren kasu bat; eta Frantziak, bere aldetik, BEE atipikoaren hiru kasu jakinarazi zituen.
  • Ikara: guztira, 325.386 ardi eta 138.128 ahuntz aztertu ziren EBn. Ardietan, 934 ikara-kasu jakinarazi ziren (% 0,29): 821 klasiko zazpi EKren eskutik, eta 113 atipiko hamalau EKren eskutik. Ahuntzetan, berriz, 523 ikara-kasu jakinarazi ziren (% 0,38): 517 klasiko zazpi EKren eskutik, eta 6 atipiko lau EKren eskutik.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…