ECDCren esparru berria gaixotasun transmitigarriak prebenitzeko

ECDCk gizarte-zientziak eta portaera-zientziak barne hartzen dituen esparru berri bat argitaratu du gaixotasunak prebenitzeko. Halaber, helburua da sistema sanitarioak indartzea eta parekatzea, gizabanakoei bideratutako ikuspuntuaren bidez, eta arrisku sozioekonomikoko faktoreetan arreta jarriz. Esparru berri horri esker, osasun publikoko politikak eta programak gizabanakoentzako eta komunitateentzako onargarriagoak eta irisgarriagoak izatea aurreikusten da, eta, horren bidez, eraginkortasuna optimizatuko da.

Ikuspuntu berri bat

Gaixotasun infekziosoen prebentzioa indartzeko, bereziki COVID-19aren larrialdiaren ondoren, paradigma aldatu behar da, bai eta aurreko estrategiak hobetu ere. Horregatik, ECDCren prebentzio-esparru berriak gaixotasun infekziosoen prebentziorako ikuspegi tradizionala zabaldu eta birplanteatzen du. Orain arte batez ere epidemiologia medikoan eta mikrobiologian oinarritzen bazen ere, egun gizarte-zientziak eta portaerazientziak gehitzen ditu, bai eta osasunaren sustapena, alfabetizazioa eta heziketa sanitarioa ere.

 

Halaber, esparruan osasun publikoaren printzipio gidariak kontuan hartzen dira, hala nola giza eskubideekiko errespetua, estaldura sanitario unibertsala, genero-berdintasuna, ekitatea, inklusioa (minoria etnikoak eta sozialki kalteberak diren biztanleak barne), eta komunitatearen parte-hartzea osasun publikoaren erantzunean.

Prebentzioari buruzko jardunbideen komunitatea

Lanaren ardatzetako bat prebentzioari lotutako jardunbideen komunitatea sortzea izango da. Martxan jarriko da 2024ko azken hilabeteetan, gaixotasun transmitigarriak prebenitzeko ezagutza espezializatuen masa kritikoa biltzeko eta lankidetza-aukera berriak eskaintzeko, bereziki honako eragile hauen artean: erakundeak, agentziak, mundu akademikoa, gizarte zibila eta prebentzio-lanen esparruan aritzen diren beste eragile batzuk.

 

Jardunbideen komunitate horrek Europa osoko profesionalak harremanetan jarriko ditu, eta, aldi berean, gaixotasun transmitigarriak prebenitzeko jardunbide egokiak eta ikasbideak trukatzea ahalbidetuko du. Horri esker, EBko herrialdeek prebentzioaren arloko esku-hartzeak hobetuko dituzte; izan ere, pertsonen erabakietan eta portaeretan eragina duten faktoreak ulertzera bideratutako ikuspegiak erabiliko dituzte.

Lehentasunezko jarduketa-eremuak

Hasiera batean, ECDCren prebentzio-esparru berrian lehentasun izango dute txertaketaren bidezko gaixotasunen prebentzioak eta antimikrobianoen aurkako erresistentziak. Aurrerago lehentasunezko beste eremu batzuk gehitu ahal izango dira.

 

Era berean, gaixotasun transmitigarriak prebenitzeko eta kontrolatzeko ebaluazioan eta jarraipenean laguntzea du helburu, oinarri zientifikoa duten jarraibideak ekartzeko estatu eta EBko mailako programak garatzeko, indartzeko eta hobetzeko. Besteak beste, honako jarduketa hauek aurreikusten dira: arriskuen ebaluazioan prebentzioa txertatzea, informazio epidemiologikoaren analisia, prestakuntzaren eta erantzunaren planifikazioa, modelizazio epidemiologikoa eta prebentzio-neurri bereziak behar dituzten arrisku taldeak identifikatzea.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…