Europar Batasuneko haurren obesitatearen mapa

Europako Ikerkuntza Zentroak (JRC) eskualdeko txosten soziologiko eta ekonomikoa garatu du, Europar Batasuneko herrialde guztietako haur eta nerabeen obesitateari buruzkoa.

Argitalpen hori eskualdeko datu sozioekonomikoak erabiliz informazio interesgarria eskaintzen duten aldizkako argitalpen sinpleen serie berri baten barruan kokatuta dago. Txosten bakoitzak EBko adierazle sozioekonomikoak aurkezten ditu, hiru elementu gako hauek erabiliz: datuak, mapak eta argudioak.

Txosten horretan EBko 28 estatu kideetako haur eta nerabeen gainpisuaren eta obesitatearen dimentsioa agertzen da, baita Europako batez bestekoa ere. Horrez gain, datu bereiziak ere ageri dira, hainbat mailatan (egoera sozioekonomikoaren, eskualdearen edo udalerriaren arabera), mapak erabiliz. Aurkezten diren datu eta mapek erakusten dutenez, hezkuntza-maila funtsezko determinatzailea da obesitateari dagokionez.

 

Adibide gisa, txostenean Portugaleko Gaia hirian egiten den haurren obesitateari buruzko urteroko azterketa xehatua ikus daiteke, baita azterketa horretatik eratortzen diren neurriak ere. Portugaleko iparraldean hainbat urte daramatzate urtean behin Lehen Hezkuntzako ikastetxeetara doazen haur guztien elikadurari buruzko inkesta bat egiten, baita haur bakoitzaren neurketa antropometrikoak egiten ere.

Datu horien analisitik abiatuta, zenbait neurri espezifiko aplikatu dira udalerriko haurren artean osasuna sustatzeko; besteak beste, eskola publikoetara doazen haur guztiei gosari osasuntsu eta osasungarriak ematen dizkiete. Era horretan, nutrizionalki pobreagoak diren elikagaien kontsumoa murriztea lortu da, esaterako kaloria ugari dituzten snack erako jakien kontsumoa murriztea.

Eskualde mailako txosten sozioekonomiko horiek informazio- eta ezagutza-iturri garrantzitsua dira, eta frogetan oinarritutako politikak eta ekintzak aplikatzeko erabili behar dira.

 

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…