Dioxinek eta PCBek giza osasunerako duten arriskua berriz aztertzea

EFSAk eguneratu egin du dietaren bidez hartzen ditugun dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen esposizioa. Europako herrialdeek emandako esposizioari buruzko datuek gainditu egiten dute EFSAk ezarritako maila onargarri berria, adin tarte guztietan; hori dela eta, EFSAk ondorioztatu du dioxinekiko esposizioa arazo dela giza osasunerako.

 

Sabeleratze onargarri berria

EFSAk animaliekin egindako azterketa esperimental eta epidemiologikoetako datuak berrikusi ditu, eta gizakietan hautemandako ondorioak hartu ditu oinarri arriskua ebaluatzeko, animaliei buruzko datuak osagarri gisa hartuta.

CONTAM adituen taldeak sabeleratze onargarri berria ezarri du (TWI) elikagaietako dioxina eta dioxinen antzeko PCBetarako: 2 pikogramo EQT (baliokide toxiko) gorputzaren pisuko kilogramo bakoitzeko. Erreferentzia-balio hori 2001ean Europako Batzordearen Elikagaiei buruzko Batzorde Zientifikoak ezarritako sabeleratze onargarriaren balioa baino zazpi aldiz txikiagoa da.

Hori egiteko arrazoi nagusiak dira animaliekin substantzia horien toxikotasunari buruz egindako azterketa esperimental eta epidemiologikoen datu gehiago izatea eta denboran zehar substantzia kimiko horiek giza gorputzean dituzten mailak aurreikusteko teknika zehatzagoak izatea.

Modelo toxikozinetikoak erabili dira, eta bularra hartzeko garaian izandako esposizioa nahiz haurtzaroan sabeleratze bi aldiz handiagoa kontuan hartu da; hortik abiatuta, zenbatetsi zen nerabe eta altuetan, eguneko esposizioa hau baino txikiagoa izan beharko litzatekeela: 0,25 pg EQT/ gorputzaren pisuaren kg/ egun.

Elikagaien ekarpena

Dietaren bidez toxinekin kontaktuan egotea gehien eragiten duten elikagaiak arraina (batez ere gantz ugariko arraina), gazta eta haragia dira, Europako herrialdeetako adin talde gehienak kontuan hartuta.

Esposizioa balioestea: Esposizioak TWIak gainditzen ditu adin tarte guztietan.

Elikagaietan dioxinek eta PCBek duten presentzien datuak eta Europako herrialdeetako kontsumoaren datuak kontuan hartuta, nerabe, heldu, adineko eta oso adinekoen batez besteko sabeleratzearen eta 95 pertzentilek aldaketa hau izan zuten, hurrenez hurren: 2,1etik 10,5era eta 5,3tik 30,4ra, pg TEQ/ gorputzaren pisuaren kg/ egun kontuan hartuta. Horrek esan nahi du TWI erreferentzia-balio berria baino 5 eta 15 aldiz gehiago. Haur txikiek eta 10 urte arteko haurrek antzeko mailan gainditzen zuten TWI.

Ondorioak eta gomendioak

EFSAk ondorioztatu du TWI berria gainditzeak arrisku larria dakarkiola giza osasunari. Hala ere, baliteke dioxinen antzeko PCBen toxikotasunari garrantzi handiegia eman izana. Substantzia horien toxikotasuna kalkulatzeko EFSAk “toxikotasun baliokidetasun faktore” (EQT) izeneko nazioarteko balioak erabili ditu.

Adituen taldeak dioxinen eta dioxinen antzekoak diren PCBen EQTak berrikusteko gomendatzen du, datu zientifiko berriak kontuan hartuta. Hori dela eta, toxikotasun txikiagoa hautemango balitz, horrek kontsumitzaileen kezka murriztuko luke.

Halaber, beharrezkoa da arrainaren kontsumoaren arrisku/onura harremana berriz aztertzea, dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen esposizioari buruzko datu berrien argitan.

Europako Batzordeak eta EBko kide diren estatuek arriskuak kudeatzeko neurriak eztabaidatuko dituzte, EFSAren aholku zientifikoari jarraikiz, kontsumitzaileak oso babestuta daudela bermatzeko.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…