B6 bitaminaren gehienezko ahoratze-maila onargarriari buruzko irizpen zientifikoa

EFSAren Nutrizio, Elikagai Berri eta Elikagai Alergenoen Batzorde Teknikoak B6 bitaminaren gehienezko ahoratze-maila onargarriari buruzko irizpen zientifikoa argitaratu du, Europako Batzordeak eskatuta.

 

Gai horri buruzko literaturaren berrikuspen sistematikoak egin ziren. B6 bitamina gehiegi hartzearen eta neuropatia periferikoaren garapenaren arteko lotura ondo finkatuta dago, eta gehieneko maila oinarritzen den ondorio kritikoa da, kasu-txostenen datuek eta zaintza-datuek babestuta.

 

Eskura ditugun datuekin, ziurgabetasun-atalase bat aplikatuz eta beherantz biribilduz, panelak eguneko 12 mg-ko gehieneko maila ezarri du helduentzat (haurdun dauden emakumeak eta bular-emaileak barne) B8 bitaminarentzat. Gainerako, ondorengo maila hauek ezarri dira adin-talde bakoitzerako:

Eskura ditugun ahoratze-datuetan oinarrituta, ez da oso litekeena EBko populazioek ezarritako gehieneko mailak gainditzea, B6 bitaminaren dosi handiak dituzten elikagai-osagarrien kontsumitzaile erregularren kasuan izan ezik.

 

Era berean, adierazi da B6 bitamina ikertzeko beharra dagoela:

 

  • B6 bitaminaren toxikotasun-mekanismoak ikertzea eta banakako sentikortasunean eragina izan dezaketen ezaugarri genetikoak identifikatzea.
  • beste faktore batzuek, hala nola adinak, sexuak eta epigenetikak, B6 bitaminaren neurotoxikotasunean duten eragina ikertzeko ikerketa gehigarria.
  • B6 bitaminaren kontsumo altuak hezur-osasunean duen garrantzia argitzeko dauden datuen ikertzea edo aztertzea.
  • B6 bitaminaren bitameroen toxikotasun-profilean egon daitezkeen aldeei buruzko ikerketa gehigarria.

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…