Datu-basea: nutrizio osaera – ANSES 2012

Elikagaien Segurtasuneko eta Ingurumeneko Frantziako Agentziak (ANSES) duela gutxi argitaratu du elikagaien nutrizio-osaerari buruzko datu-basearen eguneratzea. Datu-base horrek 1440 elikagai baino gehiagoren honako kopuru hauek eskaintzen ditu: kalorien, karbohidratoen, lipidoen, proteinen, bitaminen eta mineralen kopuruak.

Datu-basearen bertsio berri honetan 140 elikagai gehiago daude, bai eta elikagai askoren gantz-profilaren xehetasunak ere. Halaber, Frantziako herritarren elikagai ingestaren erreferentziak eguneratu dituzte. Bilaketarako funtzio berri bat ere gehitu dute. Funtzio horrek osagai jakin baten maila altua edo baxua duten elikagaiak (omega 3 gantz-azido ugarikoa edo bitamina jakin batean aberatsak, gatz (sodio) edo azukre gutxikoak…) aurkitzeko aukera ematen du.

Datu-basea erreferentziazko informazioaren iturria da, hala dieta orekatua izan nahi duen kontsumitzaileentzat nola euren pazienteei gomendioak eman nahi dizkieten osasun-profesionalentzat. Halaber, oso erabilgarria izan liteke nutrizio-etiketarako informazioa biltzeko. Azkenik, ezinbesteko baliabidea da nutrizio arloan arriskuen balioespenak egiteko.

Datu-baserako sarrera

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…