“Klima aldaketa arintzea animalien sektorean” SusAn tailerraren ondorioak

ERA-NET SusAn erakundeak, Nekazaritzaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Klima-aldaketaren inguruko Partekatutako Programazio Ekimenarekin batera (FACCE-JPI), “Klima-aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko hobekuntza-teknika berriak abeltzaintzaren sektorean” esplorazio-tailerra antolatu zuen 2019ko azaroan, Bruselan.

 

Helburua

Tailer horretan, Europako 10 herrialdetako 40 aditu baino gehiago elkartu ziren. Hain zuzen, ikerketaren arloko ordezkariek, arduradun politikoek eta alde interesdunek hartu zuten parte, Europan gai horrekin lotuta dauden ikerketa-hutsuneak aztertzeko asmoz.

Ondorioak

Honako hauek dira tailerreko ondorio nagusietako batzuk:

  • Ikerketa-erronka nagusia fenotipatzea da, eta hainbat arrakala itxi behar dira arlo horretan.
  • Fenotipo berriak zehaztu behar dira klima-aldaketaren egoera desberdinetarako.
  • Espeziearen beste ezaugarri espezifiko batzuk identifikatu behar dira, berotegi-efektuko gasak arindu eta klima-aldaketara egokitu ahal izateko.
  • Diziplina anitzeko ikuspegiak, ekipoak eta diziplina arteko sareak behar dira ezaugarri berrietarako neurketak identifikatzeko.
  • Politika publikoen koherentzia eta merkatuaren premiak berraztertu behar dira, arrazoitutako oinarri zientifiko baten gainean, garapen aitzindariekin erritmoari eusteko.
  • Baliabide zoogenetikoak (tokiko arrazak/arraza arraroak) ezaugarri garrantzitsuen eta gene elkartuen multzo garrantzitsua izan daitezke etorkizunean beste arraza batzuetan erabiltzeko.
  • Kontsumitzaileek onartzeari begira, hobetzeko teknologia berrien kontzeptua erraz egiaztatu eta jakinarazi behar da.
  • Komunikazio- eta hedapen-estrategia espezifikoak garatu behar dira, herritarrei ezagutza eskualdatzeko eta informatzeko.

ERA-NET SusAn erakundeak kontuan izango ditu tailerrean azaleratutako etorkizunerako ikergaiei buruzko ondorioak eta gomendioak, “Ikerketa eta Berrikuntza Agenda Estrategiko Komuna” garatzeko.

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…