Elikadura-osagarriak: zer jakin behar dugu?

 

Elikadura-osagarrien helburua da dieta normal bat osatzea. Oro har, dieta egoki, askotariko eta orekatuak organismo osasuntsu bat ondo garatzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren nutriente guztiak ematen dizkigu. Dena den, egoera jakin batzuetan, elikadura-osagarriak beharrezkoak izan daitezke; adibidez, azido folikoa haurdun dauden emakumeentzat eta D bitamina eguzkiaren argirik jasotzen ez duten pertsonentzat.

 

Elikadura-osagarriak modu arduratsuan kontsumitzeko informazioa emate aldera, AESANek  informazio-liburuxka bat argitaratu du. Bertan honako galdera hauei erantzuna eman die, besteak beste:

 

  • Zer dira elikadura-osagarriak?
  • Nola kontsumi ditzaket modu arduratsuan?
  • Nola daude araututa?
  • Zer mezu aurki ditzaket elikadura-osagarrietan? Eta landareak dituzten osagarrietan?
  • Elikadura-osagarriak kontsumitzeak ba al dakar arriskurik?
  • Zer informaziok agertu behar du etiketetan?

Eguneraketa data: 2025/08/25

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…