Bizkaian elikagaien bidez transmititutako gaixotasunei buruzko datuak (2018)

Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Osasun Publikoaren Zuzendariordetzak eginiko Zaintza Epidemiologikoaren Memorian laburtuta daude 2018an zehar Bizkaian jakinarazitako gaixotasun nagusiak. Horien artean, hauek nabarmendu nahi ditugu:

Elikagaien bidezko toxiinfekzioak

Campylobacter

Elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen lehen kausa da Bizkaian eta EAEn.

Guztira, Campylobacterren ondoriozko 1.241 infekzio deklaratu ziren (108,79/100.000). Campylobakteriosiak gorakada handia izan zuen 2018an (% 53koa), 2017arekin alderatuta, eta 1994tik izan den isolamendu kopuru handiena erregistratu zen.

Salmonella

2018an 284 kasu erregistratu ziren (24,28/100.000), eta 2017tik behera egin zuen kasuen kopuruak. Detektatutako kasuen % 37 adingabeei zegozkien. Andui gehienak S. thyphimurium izan ziren (% 67), eta horien atzetik S. enteritidis (% 14), zeina gero eta maizago agertzen baita.

Errotabirusa

2018an 202 errotabirus deklaratu ziren (17,71/100.000); alegia, 2017an baino pixka bat gutxiago.

Ohikoa den moduan, deklarazioen % 91 urteko hilabete hotzenetan izan ziren, eta epidemia martxoan iritsi zen goreneko puntura. Deklaratutako kasuen % 84tan, kaltetuak hiru urtetik beherakoak ziren.

Listeria

Listeriosiaren hamabi kasu deklaratu ziren, eta kaltetuen batezbesteko adina 74 urte zen. Kasu guztietan, kaltetuek arrisku-faktoreren bat zuten (minbizia eta patologia kronikoak).

Elikagaien bidezko toxiinfekzioen agerraldiak

2018an, elikagaien bidezko edo pertsona batetik bestera transmititutako toxiinfekzioen 16 agerraldi ikertu ziren (guztira 444 pertsonari eragin zieten).

Non gertatu ziren agerraldiak?

Ikertutako agerraldien erdia adinekoen edo desgaituen egoitzetan izan ziren, eta pertsona batetik bestera transmititu ziren. Zortzi agerraldietako zazpitan, eragilea norobirusa izan zen. Gainerako agerraldi gehienak ostalaritzako establezimenduetan edo etxe partikularretan gertatu ziren, eta agerraldi bat ikastetxe batean.

Zein izan ziren agerraldien eragileak eta tartean ziren elikagaiek?

Bi kasutan, birusaren transmisio-ibilgailuak norobirusarekin kutsatutako ostrak eta muskuiluak izan ziren.

Etxe batean laboratutako arrozaren iruzurrezko salmenta bat detektatu zen, zeinak agerraldi bat sortu baitzuen, 28 pertsonari eragin ziena. Arroz horretan toxina estafilokoziko bat eta Bacillus cereus aurkitu ziren. 2018an ez zen Salmonellaren ondoriozko agerraldirik erregistratu, eta hori aipatzekoa da, aurreko urtean hamar agerraldi ikertu baitziren.

Elikadurarekin loturarik ez duten zoonosiei buruzko beste datu interesgarri batzuk

Transmisio zoonotikoko gaixotasunei dagokienez, Q sukarrak behera egin zuen 2018an, azken urteetako agerraldi guztien ondoren.

23 kasu erregistratu ziren (2,02 /100.000); horietatik, zazpi kasu 2014an ere Q sukarraren agerraldi bat izan zuen enpresa batean agertu ziren, nahiz eta oraingoan eraso-tasa askoz ere baxuagoa izan zen.

Dieta eta osasuna

Hiru fruta- eta barazki-anoa baino gutxiago jaten dituzten gizonen proportzioa % 56koa da; alegia, emakumeena baino handiagoa (% 43).

Gazteek fruta eta barazki gutxi jaten dute: 15-24 urte arteko hiru gaztetik bik ez dituzte egunean hiru anoa jaten, ezta 25-44 urte arteko bost heldutik hiruk ere.

Resumen

Hombres

Eguneraketa data: 2025/07/21

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…