Biozidei buruzko Araudiaren aplikazioa Espainian

FVOk ikerketa-ikuskapen bat egin zuen Espainian, 2018ko otsailaren 20tik martxoaren 1era. Horren helburua zen egiaztatzea autoritate eskudunek behar bezala kontrolatzen dutela ea Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren (UE) 528/2012 Araudiaren (biozidak saltzeari eta erabiltzeari buruzkoa) zenbait alderdi aplikatzen diren.

 

Hauek izan ziren eginiko ikuskapenaren emaitza nagusiak:

 

  • Laurogeiko hamarkadatik, biozidak erregistratzeko ongi egituratutako sistema bat dago indarrean, eta autoritate eskudunek ongi kontrolatzen dute bioziden komertzializazioa eta erabilera: komertzializatutako biozida guztiak baimendu edo jakinarazten dira legeria nazional iragankorraren edo Europar Batasuneko legeriaren arabera;
  • Biozidak fabrikatu, ontziratu eta banatzen dituzten establezimenduak erregistratuta daude;
  • Prestakuntza-sistema bat dago indarrean bioziden erabiltzaile profesionalentzat, eta aplikazio-neurriak behar bezala ezarrita daude. Horrez gain, ikusi da autoritateen artean komunikazio ona dagoela. Hala ere, substantzia aktiboak ebaluatzeko sistema eta bioziden baimena ongi ezarrita eta egituratuta badaude ere, eta legezko epeak orain hobeto betetzen diren arren, atzerapen handiak izaten dira oraindik ere.

 

Autoritateek agerian jarri zuten honako erronka hauek gainditu behar direla bioziden araudiko epeak betetzeko: biozida mota ezberdinen konplexutasuna; substantzia aktiboen aldakuntza endokrinoaren propietateen ebaluazioa berraztertzeko beharra; eta bioziden gama zabal eta askotarikorako baimena eskatzeko sortzen ari den joera, bioziden familiako produktuen eskaera bakarraren babesean.

 

Ikerketa-misioa zenez gero, ez zen gomendiorik eman.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…