Behi-ustiategiak antolatzeari buruzko arautegi berria

MAPAk duela gutxi argitaratu du abenduaren 27ko 1053/2022 Errege Dekretua, behi-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena.

Arautegi berria behi-ustiategi guztiei aplikatuko zaie, eta behi-azienden ustiategien antolamendu zooteknikoa eta sanitarioa egiteko oinarrizko arauak jasotzen ditu, honako hauei dagokienez:

  • Gehieneko ekoizpen-ahalmena, azienda motaren arabera.
  • Baldintza minimoak, hauek dagokienez:
    • Azpiegitura, ekipamendua eta maneiua.
    • Kokapena, eta instalatu berri diren ustiategien osasun-bereizketa.
    • Biosegurtasuna, animalien ongizatea, higiene- eta osasun-baldintzak, SIGEren bidez (Behi Ustiategiak Kudeatzeko Sistema Integrala).
  • Simaurrak kudeatzeko eta ustiategiko isuriak murrizteko ingurumen-baldintzak.
  • Ustiategietako titularren erantzukizunak eta betebeharrak, prestakuntzari, biosegurtasunari, higieneari, osasunari eta animalien ongizateari dagokienez.

Errege Dekretua joan den abenduaren 30ean sartu zen indarrean, nahiz eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean jarriko diren baldintza batzuk dauden, hala nola prestakuntzaren arloko betekizunak. Era berean, martxan dauden ustiategien kasuan, biosegurtasunaren, higienearen, azpiegituren, ekipamenduaren, maneiuaren eta higiene- eta osasun-baldintzen (SIGE barne) arloko betekizunak 2026ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean; animalien ongizateari buruzko baldintzak, berriz, 2025eko urtarriletik aurrera jarriko dira indarrean.

Arautegi honen asmoa da ekoizpen-sistemaren eta tamainaren arabera ustiategiek bete beharreko betekizunen artean dauden aldeak jasotzea, haragiaren eta esnearen ekoizpenari dagozkion baldintzatzaileak kontuan hartuta, noski, eta alde batera utzi gabe neurri txikiko baserrien berezitasunak.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad