Elikagaien alertak kudeatzeko prozeduraren autoebaluazioa

AECOC Fabrikatzaile eta Banatzaileen Elkarteak online tresna bat garatu du alertak kudeatzeko prozeduraren betetze-maila ebaluatzeko. Horrez gain, neurrira egindako hobekuntza-gomendioak eskaintzen dizkie elikagaien enpresei.

Tresna hori argitaratu berri den elikagaien alerten gida nazionalaren osagarri bat da, eta horren bidez enpresei, eta batez ere ETEei, alertak kudeatzeko legezko baldintzak egoki ezartzen lagundu nahi zaie.

 

25 galderez osatutako galdetegi bat bete ondoren, alertak kudeatzeko prozedura dokumentala ebaluatzen da, eta egiaztatzen da gidako baldintza eta gomendio guztiak jasotzen dituela. Laster alertak kudeatzeko ezarritako prozeduraren funtzionamendua eta eraginkortasuna ebaluatzeko galdetegi berri bat egongo da eskuragarri. Horretarako simulakro praktiko bat egin edo alerta bat kudeatu behar izango da aldez aurretik.

 

Galdetegia osatu ondoren, tresnak neurrira egindako txosten bat egiten du. Txosten horretan, galdetegian emandako erantzunetan oinarrituta hobetu beharreko arloak identifikatzen dira eta AESANeko elikagaien alerta-taldeak ziurtatutako gomendioak proposatzen dira.

 

Galdetegia behar bestetan bete daiteke; tresnan historiko bat gordeko da, eta, horrela, proposatutako hobekuntzak ezarri ondoren, kudeaketa prozeduraren bilakaera egiaztatu ahal izango da.

Informazioaren konfidentzialtasuna

Tresna doakoa da, eta enpresako datuen erregistroa eta txostenak jasoko dituen harremanetarako pertsona bat baino ez dira behar. Informazioa isilpekoa izango da eta pribatutasuna bermatuko da; izan ere, datuak alertak kudeatzeko sisteman egin beharreko hobekuntzak (orokorrean edo kolektibo zehatzetan) detektatzeko helburu estatistiko erantsietarako baino ez dira erabiliko; ez dira inolaz ere enpresen banakako erantzunen zehaztasunak emango.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…