Noticias

Filtrar por áreas:

Isabel Martínez

  • FutureFoodS lankidetzaren lehenengo deialdiaren emaitzak

    FutureFoodS “elikadura-sistemen etorkizun jasangarrirako Europako lankidetza”-ren lehenengo deialdi transnazional kofinantzatua ebatzi egin da, eta 23 proposamen diruz lagunduko dira, zehazki, 32 milioi eurorekin. Horien artean euskal erakunde bat dago. Proposamenak aurkeztea Lehenengo faseko aurretiazko proposamenak aurkezteko epea iraun bitartean 275 proposamen aurkeztu ziren, eta Europa osoko ia 1700 ikertzailek parte hartu zuten; horrek erakusten du…

  • Akuikulturan erresistentzia antimikrobianoak murrizteko gomendioak

    FAOk akuikultura-ustiategiei zuzendutako infografia bat argitaratu du, antimikrobianoen erabilera arduratsu eta zentzudunarekin lotutako mezu gakoak biltzen dituena. Argitalpenaren asmoa da elikagaien bidez transmititutako antimikrobianoekiko erresistentziaren hedapena galarazi eta eteten laguntzea. Argitalpen horren bidez, akuikultura eta ekoizpen urtarreko sistemak seguru, osasungarri eta jasangarri mantendu nahi dira. Horretarako, honako jardunbide egoki hauek identifikatzen ditu: Arrainen osasuna mantentzea,…

  • SCIRI Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren 2024ko urteko memoriaren azterketa

    Espainia inplikatuta zegoen elikagaiei buruzko 856 jakinarazpen kudeatu dira SCIRI bidez 2024an. Horietatik 397 alertak izan ziren, 306 informazioak, 145 atzera botatzeak eta 8 “berrikuntzak” Jakinarazpenen % 35 animalia-jatorriko produktuei buruzkoak ziren; % 40 landare-jatorrikoei buruzkoak; % 21 “beste produktu batzuei” buruzkoak eta % 4 elikagaiekin kontaktuan dauden materialei (EKM) buruzkoak. Identifikatutako arriskuen sailkapenari dagokionez, arrisku kimikoa da nagusi…

  • Azido sorbikoaren eta potasio sorbatoaren erabilera tratamendu terminokorik jaso ez duten barazki-mousseetan

    Batzordearen 2025/2060 (EB) Erregelamendua argitaratu da; horren bidez, aldatu egin da elikagai-gehigarriei buruzko 1333/2008 (EE) Erregelamenduaren II. eranskina. Azken horrek baimentzen du, halaber, azido sorbikoa (E 200) eta potasio sorbatoa (E 202) erabiltzea, kontserbagarri gisa, tratamendu termikorik jaso ez duten barazki-mousseetan. Tratamendu termikorik jaso ez duten barazki-mousseek 3,5 eta 5,5 arteko pH-a dute, eta ezin…

  • Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako kautelazko neurri berriak Euskadin

    Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, erabaki dute dermatosi nodular kutsakorraren aurkako kautelazko neurriez gain, aldi baterako bertan behera uztea abeltzaintzako azokak EAE osoan, azaroaren 30era bitartean. Euskadin ez da agertu gaixotasun horren kasurik, baina Estatu mailan duen bilakaera epidemiologikoa (guztira 17 foku Kataluniako hainbat motatako behi-ustiategietan) eta Frantziako egoera epidemiologikoa ikusita, gaur,…

  • Eurostatek Europako 2023ko elikagaien xahuketaren zifrak argitaratu ditu

    Eurostatek Europar Batasuneko elikagai-hondakinen kopuruaren lehen jarraipen estatistiko espezifikoaren emaitzak aurkeztu ditu, sektore ekonomikoaren arabera, 2023. urterako.

  • Olio mineralen hidrokarburoen (MOH) kontrola: aldi baterako ekintza-muga berriak

    AESANeko Batzorde Instituzionalak dokumentu bat onetsi du, zeinetan zehazten den zein den elikagaietan olio mineralen hidrokarburoak (MOH) egoteak dakarren arriskuaren aurrean jarraitu beharreko aldi baterako politika. Konposatu horiek, petrolioaren eratorriak, elikagaietara hainbat bidetatik iristen dira, hala nola bilgarrien, prozesatze-makinen edo ingurumenaren kutsaduraren bidez. Irizpenaren oinarri dira Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) ondorio zientifikoak; izan ere,…

  • Katalunian dermatosi nodular kutsakorra jakinarazi da

    Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) egiaztatu du Espainian dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) lehenengo bi fokuak detektatu direla, Gironako esne-behien ustiategietan. DNKren lehenengo susmoa joan den urriaren 1ean izan zen, 123 txahalekoaurrerakoen hazkuntza-ustiategi batean, zeinetan 3 animaliak sukarra eta azaleko noduluak izan zituzten. Generalitateko Albaitaritza Zerbitzu Ofizialek (AZO) berehala geldiarazi zuten baserria erregelamenduaren arabera, eta…

  • FUTUREFOODS lankidetzaren bigarren deialdiaren aurretiko argitalpena

    Elikadura-sistema jasangarrien lankidetza – FutureFoods ekimenak bigarren deialdia iragarri du, eta ELIKAk parte hartuko du, Eusko Jaurlaritza ordezkatuz. Deialdia azaroaren bukaeran irekiko da, eta nazioaz gaindiko Ikerketa eta Berrikuntzaren arloko proiektuak ditu helburu. Eusko Jaurlaritzak, ELIKAren bidez, gehienez ere 100.000 euroko finantzaketa bideratuko du nazioaz gaindiko partzuergoak sortuz proiektuak koordinatzen edo parte-hartzen dituzten euskal enpresa…

  • Barne-nekazaritza: elikagai seguruagoak ala arrisku berriak?

    La Organización de las Naciones Unidas para la Alimentación y la Agricultura (FAO) ha publicado un documento técnico sobre Agricultura interior moderna y seguridad alimentaria: una revisión de peligros, controles y consideraciones regulatorias. La agricultura interior, desde invernaderos hasta granjas verticales y sistemas hidropónicos, está ganando relevancia como una forma de cultivar alimentos frescos más…