Noticias

Filtrar por áreas:

Borja Esnal

  • Fitosanitarioen tratamenduen gidak – 2025

    Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait fruta-arboletan ohikoenak diren izurrite edo gaixotasunei aurre egiteko fitosanitarioen tratamendu gomendatuei buruzko gidak eguneratu ditu Tratamendu gidak Produktuen fitxak

  • Disruptore endokrinoak: aldaketak esposizioan (2002-2024)

    FAOk argitaratutako txostenak 2002 eta 2024 urteen artean disruptore endokrino jakin batzuekiko giza-esposizioan izandako joeren inguruan argitaratutako ebidentzia zientifikoak laburbiltzen ditu. Txostenaren ondorio nagusia da industriaren borondatezko neurriek eta substantzia kimikoak fabrikatzeko eta erabiltzeko arauzko murrizketek konposatu horiekiko esposizioa murrizteko neurri gisa funtzionatu dutela. Hala ere, mekanismo horiek guztiak esposizioa murrizteko eraginkorrak izan diren arren,…

  • Genomaren sekuentziazio osoa elikagaietako agerraldien ikerketan

    Europako Batzordeak elikagaien bidez transmititutako elikagaien agerraldietako azterlan epidemiologien esparruan analisi-datu molekularrak bildu eta transmititzeari buruzko 2025/179 Egikaritze Erregelamendua argitaratu du. Erregelamendu berri horrek elikagaietako agerraldiak ikertzea erraztu nahi du, agerraldiaren arrazoia modu azkar eta fidagarrian identifikatzeko eta kontrol-neurri eraginkorrak garaiz hartzeko. Genoma osoa sekuentziatzea tresna oso erabilgarria da elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunen agerraldiak…

  • Higiene-jardunbide egokien gida sukaldaritza kolektiboko operadoreentzat

    Kataluniako Generalitateko Osasun Sailak errekonozimendu ofizialeko gida berri bat argitaratu du: “Higiene-jardunbide egokien gida kolektiboentzako janari prestatuak egiten eta/edo zerbitzatzen dituzten operadoreentzat” Gida berri hau sukaldaritza kolektibo sozialeko establezimenduei zuzenduta dago, hala nola eskolei, institutuei, haurtzaindegiei, haurrentzako kanpamenduei, egoitza geriatrikoei, eguneko zentroei eta antzeko establezimenduei. Higiene-jardunbide egokiak elikagaiak ondo manipulatzeko oinarrizkoak dira; bereziki garrantzitsuak dira…

  • RASFF elikagaiak: 2024 urteko laburpena

    2024 urtean zehar, elikagaiei buruzko 4814 jakinarazpen izan dira. Horietatik, 1201 (%25) alertak izan dira, 2035 (%42)   informazio-jakinarazpenak eta 1578 (%33) mugan egin diren ukapenak. Arrisku guztietatik, hondakin fitosanitarioek etakutsadura biologikoak eragin dute jakinarazpen gehien (%21 bi kasuetan). Bai fitosanitarioen bai kutsadura biologikoaren ehunekoak jaitsi egin dira, % 22,5etik, biak. Iruzurrak oso hurbil daude (…

  • Klima-aldaketa: elikadura-nahikotasunean eta nutrizioan duen inpaktua

    AESANen batzorde zientifikoak txosten bat argitaratu du, zeinean klima-aldaketakelikadura-nahikotasunean (Food Security) nahiz elikagaien eskuragarritasunean eta populazioaren nutrizio-egoeran duen inpaktua aztertzen duen. AESANek identifikatutako arrisku nagusiak hauek dira: biodibertsitatearen galera landa-eremuetan, itsasoko eta kostaldeetako ekosistemaren galera, ekosistema lehortarren eta ur kontinentalen galera, eta ondoriozko elikadura-sistemen narriadura. Azken urteetan geroz eta muturreko klima-gertaera gehiago bizitzen ari gara,…

  • Elikagaietan glutenik dagoen edo ez dagoen jakiteko arauak: etiketatze-gida

    AESANek gida berri bat argitaratu du: glutena duten zerealak dituzten elikagaiak etiketatzeko arauak. Gida honen helburua glutena duten zerealak dituzten elikagaiak nola etiketatu orientatzea da, bai elikagaien industriako operadoreentzat, bai kaltetutako kontsumitzaileentzat, bai kontrol-agintarientzat. Dokumentuan, benetako egoeren adibideak jasotzen dira, eta honako atal hauek ditu: 1. Glutena. Gaixotasun zeliakoa eta zerealekiko alergia2. Elikadura-informazioa3. Oloa eta…

  • Frutak, barazkiak eta belar aromatikoak tratatzeko uraren ebaluazioa eta kudeaketa

    EFSAk frutak, barazkiak eta belar aromatikoak, freskoak zein izoztuak, tratatzeko erabiltzen den uraren kalitate mikrobiologikoa eta fisikokimikoa aztertu du, eta ondorioztatu du ura desinfektatzeko eta berritzeko tratamenduak konbinatzeak lagundu egiten duela kalitate egokia mantentzen. Gainera, tratamendurako uraren kudeaketa-planak egin ditu eta doako online tresna bat garatu du, elikagai-enpresei uraren kudeaketa-sistema hobetzen laguntzeko. Aurrekariak Azken urteotan,…

  • PNCOCAren emaitzen urteko txostena (2023)

    Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalaren (PNCOCA) emaitzak biltzen dituen urteko txostena argitaratu da. 2023. urteari dagokion txostenean 625/2017 (EB) Erregelamenduaren esparruan egindako kontrolak daude eta erkidego eta hiri autonomo guztiek egin dituzte, koordinatuta aritzen baitira lanean kontrol ofizialak gauzatzen nahiz txosten hau egiteko beharrezko informazioa transmititzen. Txostena lau atal handitan banatuta dago, PNCOCAko goi-mailako lau…

  • Ontziratutako elikagaiak kontsumitzeagatik botulismoa izateko arriskuaren ebaluazioa

    AESANek bere Batzorde Zientifikoak eginiko irizpen bat argitaratu du. Irizpen horretan, elikagaiak kontsumitzeagatik botulismoa izateko arriskua ebaluatzen da. Irizpenean, elikagaietan Clostridium botulinumaren biziraupenean eragina duten faktoreak aztertzen dira, hutsean edo atmosfera aldatuan ontziratutako V gamako elikagaien kalteberatasuna (kontsumitzeko prest daudenak edo tratamendu termiko arinen bat izan dutenak) identifikatzen da eta arrisku hori kontrolatzeko gomendioak ematen…