Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
FVOk ikuskatu egin du pentsuetarako gehigarri eta aurre-nahasteen ekoizpena Txinan 15/04/15
2014ko ekainaren 19tik 30era bitartean, Europako Batzordeko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoko (FVO) ikuskatzaile-talde batek Txinako Errepublika Popularra bisitatu zuen, Txinako agintari eskudunek behar besteko bermeak ematen dituzten ebaluatze aldera; zehazki, aztertu egin dute Europar Batasunera (EB) esportatutako pentsuetarako gehigarriek eta aurre-nahasteek betetzen ote dituzten Europako legeriak pentsuetarako ezarritako betekizunak edo, gutxienez, horien parekoak. Ikuskatzaileen taldeak…
-
Metodo berri bat, arrautzak ekoizpen-sistemaren arabera bereizteko
Ekoizpena kontrolatzea eta etiketa-arauak behar bezala ezartzea giltzarri dira kontsumitzaileek askatasunez erabaki ahal izateko. Alde horretatik, joan den martxoaren 18an AviAlter-ek (Hegazti Hazkuntza Alternatiboaren Elkarte Profesionala) Batzar Orokorra egin zuen Zaragozan, FIGAN 2015en barnean. Jarraian, jardunaldi tekniko bat egin zuen "Arrautza alternatiboaren trazabilitaterako bermea eta kontrola" gaiaren inguruan, eta han, hiru profesional aditu ezagunek beren…
-
Ureztatzeko uraren erabilera Erresuma Batuan eta elikagaien segurtasunean izan dezakeen arriskua 31/03/15
Elikagaien Segurtasunerako Britainia Handiko Agentziak (FSA) ikerketa-proiektu baten emaitzak argitaratu ditu. Ikerketa horren helburua da zehaztea Erresuma Batuko nekazaritzan gaur egun erabiltzen diren ureztatze-jarduerak arriskutsuak diren elikagaien segurtasunerako, produktu freskoak kutsatzearen ondorioz. Nekazaritzan ureztatzeko erabiltzen den ur gehiena ibaietatik edo lur azpiko akuiferoetatik ateratzen da zuzenean. Halaber, lur azaleko zenbait ur-ustiategietako urtegietan bertan biltegiratzen dira,…
-
Zientzia-txostenak: birusak elikakatean – FSA 2015
FSAren Elikagaien Segurtasun Mikrobiologikorako Aholkularitza Batzordeak (ACMSF) elikakateko birusen berrikuspen luzea argitaratu du. Horrez gain, FSAren Zientzia Zuzendaritzak txosten bat egin du, elikagaien bidez transmititzen diren birusei buruzkoa. ACMSFren lehenengo txostenaren arabera, honako hauek dira elikagaien bidez transmititzen diren infekzioekin lotutako birus nagusiak: norobirusak, A hepatitisa eta E hepatitisa. Gainera, hainbat gomendio eman ditu gobernu-sailentzat,…
-
Animalien garraioa hobetzeko Europako proiektua 15/03/27
Urtero, batez beste, elikagaietarako 365 milioi animalia garraiatzen dira Europako Batasunaren (EB) barruan; horietatik 6 milioi inguru bidaia luzeetan garraiatzen dira (8 ordutik gorakoetan). Garraio-aldian animalien ongizatea bermatzeko, zenbait neurri hartzen dira. Nahitaezkoa da, besteak beste, Kontrol Guneak egotea (lehen "geldialdi-gune" deitzen zitzaien); horietan, animaliek atseden hartu behar dute bidaiaren zati bat egin ostean, eta…
-
Azterlana: aspartamoaren eragin kaltegarriak – FSA 2015
Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak azterlan bat argitaratu du. Hull York Medikuntza Elkargoak eginiko azterlana da, aspartamoaren ingestak pertsona kalteberetan izaten dituen eragin kaltegarriei buruzkoa. Azterlana egiten zuten bitartean, aspartamoa kontsumitu ostean erreakzioak izaten dituztela aitortu zuten pertsonak ikertu ziren, baita aspartamoa duten elikagaiak kontsumitu eta arazorik izaten ez duten pertsonen kontrol-taldea ere.Edulkoratzaile hori zereal-barratxo batean…
-
Azterlana: aspartamoaren eragin kaltegarriak – FSA 2015
Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak azterlan bat argitaratu du. Hull York Medikuntza Elkargoak eginiko azterlana da, aspartamoaren ingestak pertsona kalteberetan izaten dituen eragin kaltegarriei buruzkoa. Azterlana egiten zuten bitartean, aspartamoa kontsumitu ostean erreakzioak izaten dituztela aitortu zuten pertsonak ikertu ziren, baita aspartamoa duten elikagaiak kontsumitu eta arazorik izaten ez duten pertsonen kontrol-taldea ere.Edulkoratzaile hori zereal-barratxo batean…
-
Gaixotasunen agerraldietako jakinarazpenei buruzko TELL ME proiektua: ondorioak 15/03/25
Orain dela gutxi amaitutako TELL ME proiektu europarrean zenbait komunikazio-estrategia landu dira, gaixotasun infekziosoen agerraldiak daudenerako. Besteak beste, zenbait metodo aurkeztu dira, norabide biko komunikazio-bideak lortzeko eta gizarte-sareen potentziala baliatzeko. Proiektu honen emaitzak baliagarri izango dira hala agintari publikoek nola alderdi interesdunek tresna hobeak izan ditzaten, etorkizunean edozein agerraldi-motari eusteko. Proiektuaren hasieran zientzia-informazioa lortu zen…
-
Schmallenberg gaixotasunaren gaur egungo egoera 15/03/23
Denok gogratzen dugu gaixotasun hau, alde batetik bere izenagatik eta, bestetik, gaurkotasun nabarmena euki zuelako 2012an. Hain zuzen, Schmallenberg-en gaixotasuna 2011ko udan antzeman zen lehen aldiz. Artikulu honetan gaisotasunaren kronologia birpasatuko dugu, gaurko egoera eta baita ere beraren gainean dugun azken ezaguera. Artikulu osoa
-
Gizakiaren biozaintza Arrisku Kimikoen Ebaluazioan – EFSA 2015
Gizakiaren biozaintzak (HBM) substantzien maila neurtzen du gorputzeko jariakin eta ehunetan. Herrialde askok aztertu dute HBM; alabaina, ez da oso jakinekoa nola aplika daitekeen Arriskuen Ebaluazioan. Kopenhageko Unibertsitateak egindako azterlan honetan, ebaluatu egin da biozaintzaren erabilera elikagaietako substantzia kimikoen aurreko esposizioaren ebaluazioan eta merkaturatu osteko kontrol-sistemaren (PMM) aplikazioan, araututako substantzia kimikoetarako. HBM programak bildu dira…