Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
2014ko txostena: osasun publikoa – Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren Zuzendaritzak Osasun Publikoari eta Adikzioei buruzko urteko txostena argitaratu du, 2014. urteari dagokiona. Elikagai-establezimenduak Kontrolatzeko Planaren xedea da EAEko elikagai-establezimenduak ikuskatzea, establezimendu bakoitzaren osasun-arriskuaren araberako maiztasunarekin. Horretarako, Osasun Zerbitzuko ikuskatzaileek 8.947 kontrol-bisita egin dituzte; horietatik 255 autokontrol programen ezarpenei buruzko auditoretzak izan dira. Hiltegietako etengabeko ikuskatzeari dagokionez, maizenik egiaztatu diren gorabeherek…
-
Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2014ko urteko txostena – ISCIII 2015
ISCIIIren azken txostenak Informazio Mikrobiologikoko Sistemari (SIM) 2014. urtean egindako jakinarazpenak biltzen ditu, eta honako hauek dira txosten horretako zenbait emaitza: Patogeno zoonotikoei edota elikagaien bidez transmititzen diren patogenoei buruz honako datu hauek ditugu: Patogenoa JakinarazpenKopurua Campylobacter 8.161 Salmonella no tifoidea 5.008 Rotavirus 3.444 Giardia lamblia 785 Enterovirus 159 Yersinia enterocolitica 360 Listeria monocytogenes 148…
-
Elikadura-toxiinfekzioak Belgikan, 2014an 15/10/13
Elikakatearen Segurtasunerako Belgikako Agentzia Federalak (AFSCA) 2014ko urteko txostena argitaratu du: elikadura-gaixotasunak kontrolatzeko herrialde horretako sistemak identifikatutako eta erregistratutako toxiinfekzioei buruzkoa da. Hona hemen txostenaren laburpena: 2014an elikadura-intoxikazio kolektiboen 370 agerraldi erregistratu zituen Belgikako Erreferentziazko Laborategi Nazionalak. Gutxienez 1.789 pertsona gaixotu ziren, eta 64 ospitaleratu egin behar izan zituzten. Bacillus cereus bakterioaren toxinak identifikatu ziren…
-
Eman izena Euskal Herriko Horizonte 2020 programaren INFODAY jardunaldian, abenduaren 9an! – EJ/ELIKA 2015
Eusko Jaurlaritzak eta ELIKAk Elikagaien Segurtasunaren, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikaduraren arloko Horizonte 2020 europar programaren bigarren Informazio Jardunaldia antolatu du. Abenduaren 9an izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan (Vitoria-Gasteiz). Informazio-jardunaldi hori Euskadiko elikagaien industriako enpresa guztiei, ikerketa-zentroei, teknologia-zentroei eta unibertsitateei zuzentzen zaie, eta honako hau du helburu: "Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa,…
-
Disruptore endokrinoak bezalako produktu fitosanitarioen ebaluazio orokorra – EFSA 2015
EFSAk produktu fitosanitarioen 30 substantzia aktibori baino gehiagori buruzko duela gutxiko arrisku-ebaluazioak jaso ditu, ebaluazioen emaitzen inguruko ikuspegi orokorra aurkezteko eta, zehazki, substantzia bakoitzean propietateak direla-eta identifikaturiko kezkak azaleratzeko; kasurako, disruptore endokrinoen ingurukoak. Horixe da 1107/2009 Araudiak materia aktiboak onesteko gehitu dituen irizpide berrietako bat. Orain arte, ez da ebaluatu ebaluazio estatistikoa egiteko behar beste…
-
Eutanasia eta zorabialdia animalietan 15/09/30
Galiziako Xuntak gida bat egin du animalien eutanasiari eta zorabialdiari buruz, ahal den neurrian, animalien sufrimendua saihestearren. Eutanasiak "minik gabeko heriotza" esan nahi du, eta gida honetan uste da minik gabeko heriotzarako baldintzak honako hauek direla: berehala eragitea konorterik eza, eta, jarraian, heriotzara arte mantentzen den arnasa- edo bihotz-gelditzea. Eutanasia egoera anitzetan aplikatzen da, baita…
-
FVOk haragiaren trazabilitate-sistemak ikuskatu ditu Espainian 15/09/30
FVOko ikuskatzaileen talde batek ikuskaritza egin zuen Espainian, 2015. urtearen hasieran. Helburua zen haragiaren (ungulatuak, hegaztiak, lagomorfoak eta ehizakiak), haragi xehatuaren, mekanikoki bereizitako haragiaren (MBH), haragi-prestakinen, haragi-produktuen eta haragia, haragi-eratorriak eta bestelako osagaiak dituzten produktu konposatuen trazabilitatearen inguruko kontrol ofizialen funtzionamendua ebaluatzea. FVOk arreta berezia jarri zuen trazabilitate-sistemetan, haragiaren eta haragi-eratorrien etiketatzean eta identifikazioan, eta…
-
Gida: elikakateari buruzko informazioa 15/09/23
Albaitarien Europako Federazioak (FVE) orientazio-dokumentu bat argitaratu du, hiltzeko espezie guztietako animaliek eraman behar duten informazioari buruz. Xedea da tartean dauden alderdi guztiei laguntzea, legeei eta dauden zientzia-ezagutzei dagokienez, haragi-ikuskapenak modernizatze aldera. 853/2004 Araudiak (EE) xedatzen du hiltegiko operadoreak eskatu, jaso, egiaztatu eta esku hartu behar duela, animalien jatorrizko ustiategiko erregistroetan dagoen elikakateari buruzko informazioa…
-
PNCOCAren 2014. urteko exekuzio-txostena 15/09/21
MAGRAMAk 2014. urteari dagokion Elikakatearen Kontrol Ofizialaren Plan Nazionalaren exekuzio-txostena argitaratu du. Txosten horretan era globalean eta integratuan jasotzen dira autonomia-erkidegoek eta Estatuko Administrazio Nagusiak beren eskumenak baliatuz egin dituzten kontrolen emaitzak. Planaren Alderdi Orokorrei dagokienez, honako ondorio hauek lortu dira: Ikusi da murriztu egin dela kontrol ofizialeko zereginen arduradunen kopurua, nahiz eta arduradun horiek…
-
Kontrolak gutxi egindako hanburgesak prestatzean eta saltzean – FSA 2015
FSAk gida bat egin du, eta bertan zehazten da berariazko zein kontrol bete behar dituzten hanburgesa gordinak edo gutxi eginak saltzen dituzten sukaldaritza-establezimenduek. Agentzia horrek ezarri du onartezina dela hanburgesa gordinak prestatzea eta saltzea, baldin eta Elikagaien Segurtasunaren arloko kudeaketa-plan balioztatua eta egiaztatua ez badago. FSAk honako betekizun hauek exijituko dizkie establezimendu horiei: Tokiko agintariei…