Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
Akuikulturan intsektuak erabiltzea baimendu da 17/05/29
Europako Batzordeak, 2017ko maiatzaren 24an, (UE) 2017/893 Araudia argitaratu zuen; horren bidez, aldatu egin dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 999/2001 Araudiaren I. eta IV. eranskinak eta Batzordearen (UE) 142/2011 Araudiaren X., XIV. eta XV. eranskinak, animalia-jatorriko proteina eraldatuari buruzko xedapenei dagozkienak. Araudi horren bitartez, Batzordeak baimena eman du granjako intsektuetatik eratorritako proteina erabiltzeko,…
-
Euskadi hirugarren dago H2020 proiektuan funts gehien lortu duten autonomia-erkidegoen artean – CDTI 2017
Behin-behineko emaitzen arabera, Espainiako erakundeek 1.933,8 milioi euroko diru-laguntza jaso dute 2014-2016 aldian esleitutako deialdietan. Horrek esan nahi du EB-28ko itzulkinaren % 9,8 Espainiarentzat izan dela eta laugarren postuan dagoela lortutako diru-laguntzen araberako herrialdeen rankingean; aurretik ditu Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia. Emaitza paregabe horiek gainditu egiten dituzte VII. Esparru Programa osoan lortutakoak (EB-28ko…
-
Bektoreek transmititutako gaixotasunei buruzko informazio-mapak 17/05/26
Europako Batasunak eskatuta, EFSAren Animalien Osasun eta Ongizate Taldeak 36 mapa interaktibo egin zituen, bektore bidez transmititzen diren gaixotasunen (VBD –ingelesezko siglak–) ezaugarri nagusiak laburbilduz. Mapa horiek webgunean ikus daitezke. Adituen taldeak 36 VDBetako bakoitzak Europan sartzeko zuen arriskua neurtu zuen, banaka; zehazki, ganaduaren edo etxeko animalien mugimenduaren ondorioz sar daitezke. Horretarako, metodo erdikuantitatibo bat…
-
Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren arloko Europako Ikerkuntza eta Berrikuntza, 2030 – EB
Europako Batzordeak agiri batean bildu ditu Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren arloko egungo erronkak, alde batetik, eta Europako Batasunak erronka horiei erantzuteko ezarri behar duen ikerketa eta berrikuntzako (I+b) politikaren lehentasunak, bestetik. Txosten honekin, lehen urrats gisa, Europako 2030eko I+b esparruaren gaineko ikuspegi koherenteago bat osatu nahi da. I+b horrek bi helburu nagusi ditu: Baliabideak…
-
Histaminak eragindako elikadura-intoxikazioa – Informazio-oharra 17/05/10
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren mendeko Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Agentziak jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren Zuzendaritzari histaminagatiko elikadura-intoxikazioa jasan duten pertsonen zenbait kasu agertu direla, atuna jateagatik. Erregistratu diren kasuen artean, 25 Andaluzian detektatu dituzte, 11 Madrilen eta 2 intoxikazio arin Euskadin. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren…
-
Egin zaitez EFSAren zientzia-paneletako kide! 17/05/09
EFSAk, bere 10 zientzia-panelak eta Zientzia Batzordea berritzeko asmoz, zientzia-aholkularitza independenteko organo horietan aditu gisa izena emateko deialdia zabaldu du. Maiatzaren 2tik 31ra bitartean, adituek EFSAren webgunean eman dezakete izena. Eskaera egiteko epe ofiziala ekainaren 1ean hasiko da, eta 2017ko irailaren 8an amaituko. Aurreinskripzioa eginda, adituek aldez aurretik presta ditzakete eskaerak, eta epe ofiziala irekitzen…