Noticias
Filtrar por áreas:
Borja Esnal
-
Ireki da Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreko lankidetzarako 2017ko diru-laguntzak eskatzeko epea- EJ 2017
Eusko Jaurlaritzak 3,4 milioi euro jarriko ditu nekazaritzako elikagaien arloan lankidetza-proiektu berritzaileak sustatzeko. Gaur, 2017ko uztailaren 12an, 2017ko lankidetzarako diru-laguntzen deialdia argitaratu da, funtsen FEADER Europako Araudian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programan (OSOA) aurreikusitako moduan. Diru-laguntza horien helburua da berrikuntza, lankidetza eta ezagutzaren garapena sustatzea landa-eremuetan; horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta…
-
Hegazti-gripea Frantzian 17/07/07
Ekainaren 30ean patogenotasun handiko H5N8 hegazti-gripearen (H5N8 PHHG) kasu bat baieztatu zen Frantzian; zehazki, Brillon hirian izan zen, herrialdeko Nord departamenduan. Frantziako azken agerraldia martxoaren 17an jakinarazi zen, eta hau da gaur egungo kasuen kopurua: 485 agerraldi abeltegi komertzial eta ez-komertzialetan. 55 kasu hegazti basatietan. Fokuaren jatorri izan diren instalazioak Tournai-en (Belgika) dauden beste instalazio…
-
Pentsuetarako lehengaien katalogoaren hirugarren eguneraketa 17/06/29
Pentsuak merkaturatzeari eta erabiltzeari buruzko 767/2009 Araudiarekin (EE) araudiarekin bat etorrita, pentsuen ekoizpen-kateko EBko erakundeek hirugarren eguneraketa hau bultzatu dute, eta, hein handian, EBko agintariek eta estatu kideek babestu dute. 35 sarrera berri egin dira, eta, horrez gainera, sarrera ugariren izenak eta deskribapenak hobetu dira. Zehazki, honako hau egin da: Oleaginosoen irinak birrintzen eta fintzen…
-
ELIKAk Europako METROFOOD proiektuan parte hartzen du – ELIKA 2017
ELIKA elikadura-kateko alderdi interesdunen foroan (“Stakeholders Forum”-SF) parte hartzen du, H2020k finantzatzen duen Europako METROFOOD proiektuaren esparruan. METROFOOD proiektuaren helburu nagusia da elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren alorreko bikaintasun zientifikoa metodologiaren bidez hobetzea. Halaber, lankidetza eta elkarrekintza sustatu nahi ditu askotariko eragile eta interesdunen artean, datu-base komun eta partekatu bat sortze aldera. Metodologia horren ardatza elikagaien…