Arriskuen analisiaren komunikazio hobetua: azken txostena

EFSAk ENCOMRAN proiektuaren azken txostena argitaratu du, arriskuen analisiaren testuinguruan komunikazioa hobetzeari buruzkoa. Horren emaitzak oinarri gisa erabili dira orientazio-dokumentua sortzeko. Txostenaren amaieran arriskuen analisiaren prozesuan zehar arriskuen ebaluazioaren eta kudeaketaren arteko komunikazioa estuagoa izan dadin gomendioak adierazten dira.

Helburuak

Hauek izan ziren proiektuaren helburuak:

  • EBko estatu kideen mailan elikagaien eta pentsuen arriskuen analisiaren barne interakzioak jasotzea eta deskribatzea, arriskuen kudeatzaileek eta ebaluatzaileek hautematen dituzten moduan.
  • Komunikazioaren eta prozeduren oinarrizko urratsak seinalatzea, identifikatutako oztopoak gainditzeko.
  • Ikasitakoak komunikazioan lagun dezakeen dokumentu batean laburtzea.

 

Proiektuan Europako herrialdeetan arriskuen ebaluazioa (kop.=55), arriskuen kudeaketa (kop.=31), eta biak (kop.= 9) egiten dituzten pertsonei inkesta telematikoa egin zitzaien.

Emaitzak

Emaitza nagusien artean hauek nabarmentzen dira:

  • Komunikazioak irekiagoa, ohikoagoa, informalagoa eta feedback askokoa izatea, ebaluazioaren eta arriskuen kudeaketaren artean konfiantza sortzen duena.
  • Ebaluazioaren eta kudeaketaren arteko interakzioan dauden oztopoak aintzat hartzearen garrantzia, eta, batez ere, prozesu zientifikoan independentzia nola interpretatzen den.
  • Denboraren kudeaketa funtsezko faktorea da, batez ere arriskuen ebaluazio luzeenetan.

 

Txostenean ez da beste batzuk baino hobea den antolakuntza-eredurik identifikatzen; aitzitik, ondorioztatzen da garrantzitsua dela arriskuen analisiko etapetan komunikazio‑maila aproposari buruzko orientazio integrala ematea, eta, areago, arriskuen ebaluazioan independentzia eta gardentasuna bermatzeko beharrezko urratsei buruzkoa.

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…