Arrautzak merkaturatzeko arau berriak

«Ingurumena errespetatzen duen elikadura jasangarri eta osasuntsurako “Baserritik mahaira” estrategia» izeneko 2020eko komunikazioan, Batzordeak adierazi zuen merkaturatzeko arauak berrikusiko zituela, nekazaritza jasangarriko produktuak onartzeko eta hornitzeko. Horrez gain, jasangarritasun‑irizpideen funtzioa indartzeko asmoa adierazi zuen, elikagaien galera eta xahutzeari buruzko arau horien balizko inpaktuak aintzat hartuta.

 

Arrautzak merkaturatzeko arauei buruzko hiru erregelamendu argitaratu dira (bi delegatu eta betearazteko bat):

 

Batzordearen 2023/2464 Erregelamendu Eskuordetua (EB), arrautzak merkaturatzeko arauei dagokionez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB) aldatzen duena.

Batzordearen 2023/2465 Erregelamendu Eskuordetua (EB), arrautzak merkaturatzeko arauei dagokionez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB) osatzen duena eta Batzordearen 289/2008 Erregelamendua (EE) indargabetzen duena.

Batzordearen 2023/2466 Betearazpen Erregelamendua (EB), arrautzak merkaturatzeko arauei dagokionez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB) aplikatzeko xedapenak zehazten dituena.

 

Horietan guztietan 1308/2013 Erregelamendua (EB) aldatu eta osatu nahi da arrautzak merkaturatzeko arauei dagokionez.

 

Erregelamendua 2024ko azaroaren 8tik aurrera aplikatuko den 2023/2464 Erregelamendu Eskuordetuan (EB) adierazten da “arrautzak ustiategian markatuko direla”. Dena de, gehitu egiten du “Estatu kideek, irizpide objektiboetan oinarrituta, arrautzak ustiategietan markatzeko baldintza alde batera utzi ahal izango dutela, baldin eta arrautzak iristen diren lehen paketatze‑zentroan markatzen badira”.

 

2023/2465 Erregelamendu Eskuordetuak (EB) (589/2008 Erregelamendua (EE) bertan behera uzten du eta argitaratzen denetik 20 eguneko epean sartuko da indarrean) 1308/2013 Erregelamendua (EB) osatzen du Gallus gallus espezieko oiloen arrautzak (txitatzekoak izan ezik) merkaturatzeko arauei buruzko xedapenekin, honako hauei dagokienez:

 

  • Sailkapen-irizpideak.
  • Kontserbazioa eta manipulazioa
  • Merkaturatzeko eta paketatzeko baldintzak
  • Aukerako aipamen erreserbatuaren erabilera
  • Tolerantzia‑mailak
  • Inportatzeko eta esportatzeko baldintzak

 

Azkenik, 2023/2466 Betearazpen Erregelamendua (EB) argitaratzen denetik 20 eguneko epean indarrean sartuko da, eta horren helburua da Gallus gallus espezieko oiloen arrautzak (txitatzekoak izan ezik) merkaturatzeko arauei aplikatu beharreko arauak zehaztea, honako hauei dagokienez:

 

  • Ekoizleak eta paketatzeko zentroak identifikatzea
  • Ekoizleek, biltzaileek eta paketatzeko zentroek egin beharreko erregistroak
  • Adostasun‑kontrolak
  • Jakinarazpenak

Eguneraketa data: 2025/07/23

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…