Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berria

Europako Itun Berdearen testuinguruan argitaratutako lege berriak itsas ingurunearen kontserbazioaren eta arrantza-jarduera errentagarriaren arteko oreka bermatu nahi du, eta, bidez batez, enpresa-garapenerako eta belaunaldi-txandarako erakargarria den arrantza-sektore modernoa eta lehiakorra finkatu.

Honako hauek dira jasangarritasuna zeharkako ardatz duen arau berri horren helburuak:

  • Arrantza-baliabideen kontserbazioa eta erabilera iraunkorra sendotzea.
  • Jarduerak enplegua sortzen lagun dezala saiatzea.
  • Kostaldeko eremuetan aberastasuna eta gizarte-kohesioa sortzea.
  • Arrantzaren arloan, zientziaren eta ekintza politikoaren arteko lotura indartzea.

Berritasun nagusiak

Lege berriak arrantza-baliabideen kontserbazioa eta erabilera jasangarria indartzeko neurriak hartzeko ahalmena sartzen du, besteak beste, harrapaketen bolumena mugatzea; edo arrantza-ahalegina, erabilitako tresnak eta aparailuak, espezieen pisua edo neurria arautzea; edo debekualdiak ezartzea, betiere sektorearen eskutik eta eskura dagoen informazio zientifiko onenean oinarrituta.

 

Gainera, lege berriak arrantzaren eta ikerketaren arteko lotura sendotzen du, aitortzen baitu ezaguera zientifikoa behar-beharrezkoa dela arrantza-jarduerarako, eta ezartzen du arrantzaren kudeaketan erabakiak hartzeko ezaguera zientifikoan oinarritu behar dela. Testuinguru horretan, legeak lehen aldiz ekiten dio arrantza‑baliabide genetikoei, zeinak potentzial handia duten elikagaien segurtasunaren arloan.

 

Bestalde, legean kuotak banatzeko irizpideak eguneratzen dira, arrantza-baliabideen ustiapena arrazionalizatzeko eta antolatzeko eta operadoreei ahalik eta segurtasun juridiko handiena bermatzeko mekanismo gisa. Irizpide berri horiek ahalbidetu egiten dute plangintza hobea egitea, sektorearen errentagarritasun ekonomikoan eragin izan dezan. Horrek erabili gabeko kuotak birbanatzeko aukera ematen du.

 

Azkenik, lege berria aurrerapen sozial handia da; izan ere, osasunarentzat kaltegarriak diren arriskuko arrantza-jardueretan erretiroa hartzeko adina murrizteko koefizienteak sartzen ditu. Jarduera horiek batez ere emakumeek gauzatzen dituzte, bestea beste, oinezko itsaskilariek, sare-konpontzaileek, neskatilek eta paketatzaileek.

Eguneraketa data: 2025/04/01

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…